Dantzan jarriko dute plaza
Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta, Muxiko Egunaren hamalaugarren ekitaldia egingo dute igandean. Ikasturteari ginga jarriko diote Muxiko Egunarekin.
Beti Prest Dantza Taldeak kurtsoari bukaera emango dio igandean, eta ezin modu hobean egingo du: Muxiko Egunarekin. Igandekoa, hamalaugarren ekitaldia izango du Errenteriako Muxiko Egunak.
12:00etan egin dute zita Herriko Plazan —euria egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokira lekualdatuko dute saioa—. Ekitaldian Alaken taldeko musikariak ariko dira, baita Errenteriako Dultzaineroak ere, Larrain dantzarekin bukatzeko.
Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu die Beti Prest dantza taldeak: “Mutxikoak dantzatu eta Larrain dantzaren ondoren pintxo eta sagardo trago bat hartzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek, dantzan utzitako indarrak berreskuratze aldera”.
Igandean ikasturte bukaera izango dela, baina urrian indarberrituta itzuliko direla mutxikoak hitz eman dute.