Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Eraginkortasuna eta aurrezpena gako

Errenteriako Udalak 865.000 euro bideratuko ditu eraginkortasun energetikorako inbertsioak egitera, iazko kopurua hirukoiztuta.

Otaegi eta Martin gaurko agerraldian. Haien atzean, udal langile bat ikus daiteke argiterian aldaketa egiteko lanean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/05

864.911 euro bideratuko ditu udalak aurten eraginkortasun energetikorako inbertsioak egitera, iaz materia berera bideratutako diru zatia hirukoiztuta. Agerraldia egin dute horren berri emateko gaur goizean Aizpea Otaegi alkateak eta Yolanda Martin Ingurumen zinegotziak. Errenteriako Klima eta Energiaren tokiko plana dela iparrorratza azaldu du Otaegik, “gaur aurkeztu dugun inbertsio hau azkenean plan horretara bildutako helburuak betetzera bideratuta dago, eta horretarako inbertsioak egiten ari gara udal jabetzako eraikinetan baita argiteria publikoan ere. Inbertsioa energia berriztagarrietan instalazio berriak egin eta komunitate energetikoa sustatzearekin batera, kontsumoa murrizteko neurriak hartzen jarraitzen du udalak, klima aldaketari aurre egin eta burujabetza energetikoan irabazteko”.

Datuak Otaegik gaurko agerraldian, eskakizunen ingurukoak. Jasangarritasun Energetikoari buruzko legearen arabera %35eko energia aurrezpena lortu behar du, gutxienez, Errenteriako Udalak 2030 urterako, 2007ko kontsumo datuak erreferentziatzat hartuta: “Dagoneko %29ko aurrezpena lortu du eta tokiko  planean legeak ezartzen duena baino anbizio handiagoko helburua jarri diogu gure buruari, %39ko aurrezpena lortzea 20230 urterako”. Bide onetik doa udala, beraz, datuek hala erakusten dute.

Energiaren azken kontsumoaren kasuan ere bikain ari da lanak egiten. Arlo horretan 2030 urterako %12 aurreztea du ezarrita helburu gisa Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legeak 2021eko datuekin alderatuta: “Ordutik %21eko aurrezpena  lortu du dagoeneko udalak”. Hori lortzeko hainbat neurri hartu dituela udalak energia aurrezpenaren  arloan eta eraginkortasun energetikoan irabazteko inbertsio garrantzitsuak gauzatu dituela azaldu du alkateak, “zehazki, udal eraikin ezberdinetan argiteria aldatzen ari gara  LED luminariekin ordezkatuz”. Horretan ari dira une honetan Goialde haur eskolan udaletxean, Hiri Mantenuan, Udaltzaingoan, Koldo Mitxelena ikastetxearen Olibet eraikinean, Merkatuzarren, Xenpelar Etxean, eta Pio Baroja eraikinetan.

Kaleko argiztapenean ere ari dira kontsumo baxuagoko sistemak ezartzen gaurtik hasita, Galizia biribilgune inguruan, Galtzaraborda kiroldegiaren inguruan, Tulle kalean eta Maria de Lezo kaleetan. Datozen asteetan egingo dituzte ordezkatze lan horiek aipatutako eremu horietan. Nafarroa etorbidean agerraldia egiteko unean ari ziren eremu horretako kaleko argiterian aldaketa egiten udal langileak.

Urtean zehar, gainera, 479.000 euroko lizitazioa abiatuko du udalak argiteria publikoko koadro gehiago ordezkatzeko, tartean, Beraungo estadioko argiteria. Lanak aurten esleitu eta 2025ean gauzatuko direla aurreikusi du Otaegik.

Egindako bidean jauzi bat

Aurreko urteetan egindako bidean jauzi bat suposatzen du aurtengoak Otaegiren hitzetan, “lehen esan moduan hirukoiztu egin delako  iazkoarekin alderatuta aurten egingo dugun inbertsioa”. Horrekin batera, beste arlo bati azpimarra jarri dio Otaegik: Udalarentzat iparrorratza den Errenteriako Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko 2020-2030 Ekintza Plana herriko eragile ezberdinekin lankidetzan osatu zela, “bertan jasota daude 2030era arte udalak energia arloan hartutako konpromisoak”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.