Euskara eta kirola, gaur Gezalan
Lezo Euskaragarri prozesuaren barruan, Maialen Pikabeak, Mikel Azkunek eta Mikel Labakak gogoetarako gaiak helaraziko dituzte.
Lezo Euskaragarri egitasmoaren barruan, euskarak kirolean duen tokiari buruz, eta izan beharko lukeenaren gainean iritziak entzuteko aukera izanen da gaur (asteazkena) arratsaldean Gezala Auditoriumean. Maialen Pikabeak (Allerru Kirol Elkartea), Mikel Azkunek (Touring Kirol Elkartea) eta Mikel Labakak (Realeko gizonen talde nagusiaren bigarren entrenatzailea) emango dituzte euren iritziak, Arritxu Iribar kazetariaren gidaritzapean. 19:00etan hasiko da saioa. Sartzea doan da, baina aurrez gonbidapenaren erreserba egin behar da tokiak neurtze aldera.
Lezo Euskaragarri Lezoko Euskararen Plan Estrategiko berria osatzeko prozesua da. Horren barruan, eztabaida foro irekiak, talde eragilearen batzarrak, kultur ekitaldiak eta bestelako asko egiten ari dira. Oraingoan, herriko nahiz inguruko kirol esperientziak azaleratu nahi dituzte, euskarak kirolean ere aurrera urratsak egiteko aukerak dituelako.