Furgobaratzaren laguntzarekin, bakarkako konposta
Hilaren 12an, asteazkenarekin, izango da Furgobaratza Lezoko Baratze Parkean. Baratzeko hondakinekin konposta nola egin azalduko dute.
Hilaren 12an, asteazkena, Furgobaratzak bisita berri bat egingo du Lezoko Baratze Parkera. Bertako erabiltzaileek, ohi den bezala, euren kezkak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute aholkularitza zerbitzuaren bitartez, eta gainera, tailer bat emango dute. 18:00etatik 19:30era izango da Furgobaratza herriko baratze parkean.
Tailerra, zehazki, bakarkako konposta nola egin ikasteko izango da. Hala, baratzeetan sortzen diren hondakin organikoei norbanakoek irtenbidea nola eman azalduko dute.
Baratze parkeko erabiltzaileez gain, beste edonor ere joan daiteke tailerrera.