STEAM Euskadi Saria jaso du Don Boscok
Lehen saria lortu du Unibertsitate eta Lanbide Heziketa kategorian, SilverBotak proiektuarekin.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatutako STEAM Euskadi Sarien laugarren ekitaldian Unibertsitate eta Lanbide Heziketa kategoriako lehen saria jaso du Don Bosco LHII-k. Robotika soziala zainketen eremuan integratzea eta belaunaldien arteko ikuspegia helburu duen SilverBotak proiektuarekin eskuratu du sari hori zentroak. haur eskoletan eta gerontologia zentroetan aplikatzeko proiektua da.
Bost diziplinari egiten die erreferentzia STEAM hezkuntzak: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak. Diziplina horietako bakoitzeko edukiak ez dira modu isolatuan lantzen, baizik eta diziplinarteko esparruan.
Sariketaren helburua berriz, ikasleen gaitasunak hobetzen edo gai horietan bokazio eta asmo profesionalak pizten dituzten STEAM hezkuntza ekimenak aitortzea da.