Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Jarrai dezagun aurrera"

Bost urte bete dituelako, ospakizunerako eta gogoetarako ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxean.

Atzoko ospakizunean dozenaka emakume bildu ziren.Ikerne Zarate
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2024/06/08

Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxeak bost urte bete ditu. Atzo (ostirala) urteurrenaren harirako festa eta gogoeta egin zituzten etxean bertan, dozenaka emakumeren partaidetzarekin. 2016an ekin zioten, parte hartze prozesu baten bitartez, herriko emakumeen espazioa izango zena zer eta nolakoa izango zen hausnartzen. 2019an zabaldu zituen ateak hasieran amets, baina ekinaren ekinez errealitate bihurtu zen aterpea. Ehunka izan dira era batera edo bestera proiektuaren zati izan direnak, etxearen zerbitzuak erabili dituztenak, eta gune seguru eta konfiantzazko batean euren bizitzaren zati bat egituratu dutenak.

Gogoetarako tartea ere izan zen atzokoan. Arduradunek aipatu zuten erabiltzaile asko izan bai, baina kudeaketa eta erabaki eremuetan gainbehera izan dela azken urteetan, batez ere pandemiaren ondorenean. Horri eusteko beharra nabarmendu zuten, eta emakumeei eskatu zieten aurrera urratsa egiteko Emakumeen Etxearen izaera eta existentzia askoren artean hartutako erabakien bidez bideratuko delako. Kantu taldeak emanaldia eskaini zuen, emozioz abestu zuten, ikus-entzuleak emozionatu zituzten. Pozik denak. Urteurrenerako propio prestatutako abestian esan bezala, “jarrai dezagun aurrera” esan zuten emakumeek irribarre zabal-zabal batekin (behean abesti horren bideoa).

Indarkeriarik Gabeko Bizitzen Aldeko taldeko kideek ere hitza hartu zuten atzoko arratsalde goxoan. Azaldu zuten indarkeria matxista jasan duten emakumeek baliabide gehiago behar dituztela aurrera egiteko, askotarikoak: etxebizitza seguruen eskubidetik hasita, lan arloraino. Resistiré abestia abestu zuten hitzezko mezuaren ondoren.

Ondoren zerbait jateko, eta musika gehiagorekin dantzatzeko unea iritsi zen. Bost urte feminismotik herrian eragiten. Errenteria-Orereta bizigarriago bat egiten. Hori ospatu zuten atzo Emakumeen Etxean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.