Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

45 urte dira Francis hil zutela

Ostiralean omenaldia egingo diote Francisi, baina gaur, txikitik izan bada ere, aitortza eta omenaldi ekitaldia egin dute Iztieta auzoan kokatutako haren omenezko oroigarrian.

45 urte bete dira gaur, Vicente Vadillo Santamaria Francis hil zutela. Omenaldi xumea jaso du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/10

Gaurko egunez, duela 45 urte hil zuten Vicente Vadillo Santamaria Francis. Antonio Cava Espainiako poliziak tiro egin eta hil zuen Francis Iztieta auzoan zegoen Apolo dantzalekuan. Fiskaltzak 6 urteko zigor eskaera egin zuen eta epaileak 9 hilabetekoa ezarri zion; bakar bat ere ez zuen bete.

Francisen hilketa mugarri izan zen Euskal Herriko gay eta lesbianen mugimenduaren sorrerarako, baita Errenteria-Oreretarentzat ere. Greba orokorra deitu zuten hilketa salatzeko, eta mobilizazio jendetsuak egin udalerrian bertan, zein Euskal herriko beste tokietan ere. Haren omenez, Iztietan homofobiaren aurkako zebrabidea margotu zen lehenengoz 2013an; ordutik hainbat urtez egin zuten hitzordua ortzadar zebrabide hori margotzeko.

2022an berriz, lehen aldiz antolatu zuen Errenteriako Udalak Francisaldia, Francisen omenez antolatutako zikloa eta iaz, haren gaineko liburua aurkeztu zuen Xabier Susperregi idazle oreretarrak.

Omenaldia gaur

Francis zenari omenaldia egin diote gaur. Iztietan ortzadar zebrabidearen parean eraikita dagoen haren omenezko espazioan izan da omenaldi hori, eguerdian. Xumea izan da, ostiralean —hilak 14— Francisaldiaren barruan omenaldi dotorea egingo diotelako.  Transmaribibollo kalejira egingo dute, Alabergako biribilgunetik 19:00etan abiatuta; 19:15ean banderaren igoera egingo dute Kaputxinoetako biribilgunean, eta ondoren omenaldia LGTBI+ fobiaren aurkako zebrabidean—hamargarren urteurrena beteko du zebrabideak lehenengoz margotu zenetik–.

Gaur baina, txikitik bada ere, gogoratu eta omendu nahi izan dute Francis. LGTBI+ Politiketako Aholku Kontseiluko kideak dira gerturatu direnak, baita beste herritarren bat, eta haren gaineko liburua idatzi duen Xabier Susperregi idazle oreretarra ere. Francisen alabak, Korok, idatzia helarazi du aitaren gaurko omenaldian presente egon izan nahi duelako, hitzez bada ere. Beste hainbeste egin du Francis zenaren anaiak, Faustino Vadillok; omenaldian egotekoa zen, baina osasun arazoengatik ezinezkoa izan zaio bertaratzea.

Vicente Vadilloren alaba, eta Francisen alaba ere badela esan du Korok helarazitako idatzian, “elkarri lotuta zeudelako biak, ezinbestean”. Bizitzako edozein arloetan “aukeratzeko askatasun eskubidearen” alde egin du, “lotsatu, justifikatu edo barkamenik eskatu behar izan gabe nahi duguna edo sentitzen duguna egin  edo izateagatik. Transformista izan nahi zuen gizona baino ez zen nire aita, eta izan zen. Pena, ez ziotela denbora gehiagoz izan nahi zuen hura izaten utzi”.

Apaina eta elegantea hala zela aita egunerokoan nabarmen jarri du, “beti trajea soinean, beti edukazio oneko. Gauez ere halakoa zen agertokira igotzen zenean eta Francisek lekukoa hartzen zuenean. Detaile txikiraino zaintzen zuen bere transformazioa, eta batez ere, errespetu itzelarekin. Diotenez, oso ondo egiten zuen lan; nik tamalez, ezingo dut inoiz ikusi agertoki gainean”.

Bere lana gustuko zuela ere esan du, gozatzen zuela, “eta galdera bat dut, zer du horrek bada txarretik? Ziurrenik ez dut inoiz erantzunik jasoko, edo agian bai? Gaur hemen aitari omenaldia egiteko zuek elkartu izana da nire erantzuna. Esker mila denei”.

Francisen anaiaren idatzia irakurri dute, ondoren. Errenteria-Oreretara bidaia “ilusio biziz” prestatzen ari zirela aitortu du, eskertuta, baina gaixotu eta ezinezkoa izan du bertaratzea. Xabier Susperregi idazleari, Imanol Miner LGTBI+ Politiken Kontseilukide, eta Aizpea Otaegi alkateari aipamen berezia egin die idatzi horretan, “memorian iltzatzen diren horietako unea izango zen herri berezi horretan  ditugun lagunekin elkartzea nire anaia omentzeko. Ohorea. Espero dut hurrengo batean aukera izango dugula”.

Anaiaz mintzatu da ondoren bere idatzian, “lagun egin eta betiko lagun diren pertsona horietakoa zen. Horregatik ez ninduen harritu bere heriotza lagun batena libratzeko gertatu izana. Harridura sortu zidana zera izan zen, zenbateraino utzi zuen bere heriotzak arrastoa hainbeste eta hainbeste pertsonengan, eta zenbat omenaldi egin zizkioten Mikel Martin zenaren eskutik. Pena, ezin izan dugu ezagutu Martin”.

Anaia “eskuzabal” oroitzen duela esan du: “Pena dut inoiz agertokian ikusi ez izanagatik, baina jakin badakit abeslari eta transformista ezaguna izan zela. Honek guztiak balio izan digu, gainera, hainbeste urte ostean Francisen alaba ezagutu ahal izateko. Ez dakit patua izan den, edo Xabier —Susperregi— izan den, hura moldatzeko gai dena”.

Errenteriaren esanahia Francisen familiarentzat aldatu dela erantsi du, “tragediaren sinonimoa zen guretzat, orain memoria eta esker onaren sinonimo bihurtu da”.

Alaba eta anaiaren idatziak irakurrita lore eskaintza egin diote Francisi haren omenezko oroigarri berrituan. Lore sorta hori, bete gauza asko-askoren artean Francisen memoria bizirik mantentzeko lan eskerga egin  zuen Mikel Martin Conderen arreba, Kontxi Martin Condek jarri du plakaren ondoan bertaratutakoen txalo artean.

Francisi omenaldia hilketaren 45. urteurrenean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.