Kimuen txapelketa eta udako campusa, Allerruren eskutik
Kimuen txapelketa hilaren 15ean jasoko du Lezoko Plazeta zelaiak. Hilaren 24tik 28ra, berriz, 8-14 adin tartekoentzat formazio saioak.
Harrobia lantzeko bi proposamen landu ditu Allerru Kirol Elkarteak. Denboran lehena Kimu Mailako txapelketa izango da, hilaren 15ean (larunbata) zehazki lehenengoz egingo dutena. Hurrena 8-14 adin tartekoentzako trebatze campusa izango da, hilaren 24tik 28ra hori.
Hilaren 15eko Kimu Mailakoen txapelketan zortzi taldek parte hartuko dute. Tartean izango dira Allerruren taldea, Pasaiarena, Touringena, Orereta Kafearena edo Real Unionena. Hala, 09:00etan hasiko dira lehiaren partidak, eta goizean bi taldeko ligaxka egin ondoren, arratsaldean kanporaketak eta finalak jokatuko dituzte. Bertarako sarrerak bi euroko prezioa izango du, eta horren bidez zozketa batean parte hartuko dute tiketa erosten dutenek.
Campusa
Uda eta opor giroan jada, 8-14 adin tarteko haurrek futbolean trebatzeko aukera izanen dute Allerruri esker. Hala, hilaren 24tik 28ra arteko (astelehenetik ostiralera) campusa antolatu dute Plazetan, Axuri Beltza eragileak dinamizatua. Bost egun horietako saioak 09:00etatik 14:00etara izango dira, eta ordaindu beharko den kuotaren barruan daude, besteak beste, formazio saioen ekipazio ofiziala: Allerruko kide direnek 85 euroko kuota ordaindu behar ditute parte hartzeko, kide ez direnek 95ekoa.
Campuserako izen emate aroa bukatzear da: hilaren 13ra arte (osteguna) apunta daiteke. Hori egiteko galdetegia bete behar dute interesdunek. Hemen klik eginda irits daiteke formulario horretara.