Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Maialen, Hibaikaren bi traineruen amabitxi

Ostegunean egingo du Hibaika Arraun Elkarteak 2024 denboraldiko bi eskifaien aurkezpena. Asteburuan Lekeitioko Ikurrina jokatu zuten: hirugarren sailkatu zen emakumeen ontzia, eta bederatzigarren gizonena.

Xanti eta Maialen, buruhandiak, konpartsako kideak eta udal txistulari taldea. Maialen izango da amabitxia. Irudian, Xanti eta Maialen, buruhandien konpartsa eta udal txistulari taldea, madalenetako artxiboko irudi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/10

Erraldoia izango zela traineruen aurtengo aurkezpen ekitaldia iragarri zuen joan den astean Hibaika Arraun Elkarteak. Misterioa argituta, argi dago handia izango dela, oso handia. Izan ere, Maialen erraldoia izango da izen bera daramaten Hibaikaren emakume zein gizonen traineruen amabitxia. Ostegunean egingo du bi ontzietako eskifaien aurkezpena Zumardian, 19:30ean arraun elkarteak, eta hutsik egin gabe, bertan izango da Maialen herriko arraunlariei babesa ematen.

Ez da bakarrik ariko, lagun izango ditu Xanti eta buruhandien konpartsako kideak ere. Udal Txistulari Taldeak ere bat egin du aurkezpen erraldoi horrekin, hura girotzeko.

Hibaika Arraun Elkartearentzat “ohorea” da herrian hain ezaguna eta maitatua den pertsonaia izatea bi traineruen amabitxia, “ederra da Maialenek bi traineruak eta gure arraunlariak babestea”.

Osteguneko aurkezpen ekitaldiaren atzean lan handia dago, baina batez ere ilusioa. Ilusio hori, herritarrekin partekatu nahi du arraun elkarteak, eta hori horrela, herritar guztiak deitu ditu ekitaldian parte hartzera. Ez hori bakarrik, arraun denboraldian Hibaikaren bi ontziak animatzera ere deitu dituzte herritarrak: “Hibaikaren kamiseta, zapia, bandera edota klubaren koloreak soinean herriko arraunlariak animatzera deitu nahi ditugu herritar guztiak. Izan ere, sua uretan pizteko ezinbesteko erregaia dute arraunlariek babes hori”.

Bazkidetzarako deia ere egin du bide batez, arraun elkarteak. Gogora ekarri du zabalik dagoela bazkide egiteko aukera, eta horrekin hainbat abantaila izango dituztela bazkideek arraun elkarteko materiala erosterakoan, “gainera, Hibaikari sustengua emango diote”.

Osteguneko aurkezpen ekitaldiaren testuinguruan argazki erakusketa egingo du Hibaikak, eta arraun elkartearen materiala salgai izango du.

Lekeitioko estropada

Larunbatean jokatutako Lekeitioko Ikurrinean hirugarren sailkatu ziren Hibaikako emakumeak, Hondarribia eta Zumaiaren atzetik. Gizonen ontzia, berriz, bederatzigarrena sailkatu zen. Emakumeetan, Hondarribia Arraun Elkarteko ontzia izan zen nagusi 11:17ko denborarekin. Zumaia gertu-gertu, bigarren sailkatu zen, segundo batera heldu ez zen diferentziarekin. Hibaikaren ontzia, hirugarren izan zen, 11:32 denborarekin.

Gizonetan, Zarautz izan zen azkarrena 20:50eko denbora eginda. Hibaika, esan moduan, bederatzigarren sailkatu zen, 21:37 denbora eginda, Arkote, Kaiku, Orio, Busturialdea, San Pedro, Isuntza eta Lutxanaren aurretik. Sailkapen osoa hemen kontsulta daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.