Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herri ekimenak izaeraz eta mezuz bete du Pasaiako Dantza Festibalaren azken eguna

'Zabor arteko loreak' herri ikuskizunarekin eta Ttipika taldearen emanaldiarekin bukatu zen atzo Pasaiako Dantza Festibala.

Atzoko emanaldiaren une bat.Pasaiako Dantza Festibala
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/06/10

Bukatu da 2024ko Pasaiako Dantza Festibala (PDF). Emankorra eta jendetsua izan da Haatik konpainiak Pasaiako Udalak elkarlanean antolatutako arte eszenikoen jaialdia. Atzo izan ziren azken emanaldiak: herri ekimenetik sortutako Zaborren arteko loreak ikuskizunari eutsi zioten eguerdiz 30 bat antxotarrek, eta ondoren, Ttipika taldearen eskutik dantzaldi gidatua izan zen jaialdiari azken ginga jarri zion ekitaldia. Biteri plazan ziren egitekoak bi jarduera horiek, baina eguraldi eskasagatik 400 bat ikuslerekin lepo bete zen Ibaiondo pilotalekuak jaso zituen; Katuen Etxadian egitekoa zen barra klasikoa bertan behera utzi zuten.

Zaintza zuten gai Zaborren arteko loreak ikuskizunean. Ni kontzeptutik, gu-ra pasatzeko mezua zabaldu zuten dantzaren eta musikaren bidez. Gaia Antxoko Topagunearen ekimenez hautatu zuten Noemi Viana dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean izan diren herri dantzariek, eta sormen prozesu kolektibo baten emaitza izan zen atzokoan Ibaiondon ikusi ahal izan zena. 45 minutu errepikaezin, indartsu, hauskor, emankor eta emozionante. Antxoren izaeraren gaineko gogoeta, indibidualismotik atera eta inguruari ekarpena egitekoa. Itxuragatik gutxietsia den barrutia izanagatik ere, bertako biztanleen ekiteko ahalmena goretsi zuen piezak, elkarrekin eta elkarlanean sortzeko eta eraldatzeko desioa oinarri, loreak eskuan. Hori guztia dantzarekin, zuzeneko musika eta abeslariekin, nahiz antxotarren presentzia erabatekoarekin gauzatu zen. Pilotalekuaren zentroko dantza eremu laukituan haur, gazte, heldu nahiz adinekoak elkar zaintzen, bakoitza bere egiteko edo pentsatzeko eratik.

Horrenbestez, aurtengo PDFk egin du bidea. Antolatzaileen balorazio ofizialaren zain, ostegunetik atzora arte ekitaldi guztiek herritarren eta dantzaren zaleen oniritzia izan dute, parte hartze handiarekin. Ziur, jada zazpigarren PDFn pentsatzen hasi direla jardueraren gidariak.

Jarraian, Zaborren arteko loreak herri ekimeneko ikuskizunaren hainbat irudi, Pasaiako Dantza Festibalak eta Iñaki Ruizek HITZAri emandakoak.

Pasaiako Dantza Festibala, 'Zaborren arteko loreak' ikuskizuna. (2024-06-09)
Pasaiako Dantza Festibala, ‘Zaborren arteko loreak’ ikuskizuna. (2024-06-09)

Erlazionatutako edukiaPDFren lehenean, zirrara Biterin[Erreportajea] Zerura begira da PDF
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.