Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Farmazien sektorea aukeratu dute aurten euskara indartzeko

Aurtengoan hiru ekimen egingo dituzte euskara indartzeko. Eskualdeko farmazia guztiei egin diete ekimenean parte hartzeko deia.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/06/11

Oarsoaldeko udalek 27 urte daramatzate elkarlanean merkataritza eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko. Urte bakoitzean Oarsoaldeko sektore bat aukeratzen dute euskara indartzeko, eta 2024 honetarako farmazien sektorea aukeratu dute. Gaur aurkeztu dute euskara sustatzeko egitasmoa Oiartzungo Ana Agirrezabalaga botikan. Han izan zira Ane Miren Agirre farmazia horretako arduraduna, eta eskualdeko Euskara arloetako zinegotziak: Aiako Harria Gaztelumendi (Oiartzun), Leire Mazizior (Errenteria), Iker Salaberria (Lezo) eta Laura Ré (Pasaia). Ibon Mokoroa Farmazialari Euskaldunen Elkarteko lehendakariak ere parte hartu du aurkezpenean. Gaztelumendik nabarmendu du sektorekako egitasmo honetan “ahalegin berezia” egiten 27 urte daramatzala Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.

Oraingoz,  Oarsoaldeko 28 botikek eta bi parafarmaziek erakutsi dute parte hartzeko interesa. Leire Mazizior Errenteriako zinegotziak aurtengo hiru ekimenak aurkeztu ditu:

  • 100 egun, 100 hitz. Egutegi-hiztegiak banatuko dituzte eskualdeko botiketan, uztailaren 1etik urriaren 8ra bitartean baliagarriak izango direnak. Hiztegi horretan sendagaien salerosketarekin zerikusia duen hitz edo esaldi bat agertuko da egunero, bai eta osasunarekin zerikusia duten atsotitzak ere.
  • Euskara sendagaien euskarrietan sartzea. Sendagaiak ekoizten dituzten enpresa batzuekin lankidetzan jardungo da euskara beren produktuen aurkezpen-euskarrietan eta farmazietako titularrekiko harremanetan sartzeko.
  • Bezero euskaldunentzako osasun zorro txiki bat. Azaroaren 4tik 19ra farmazietan euskaraz hitz egiten duten bezeroek poltsikoko osasun zorro txiki bat jasoko dute opari gisa.

Lezoko Iker Salaberriaren arabera, jada izena emana duten 30 establezimenduez aparte, botika gehiago nahi dituztela egitasmorako. Hala iniziatiban parte hartu nahi dutenek udaleko euskara zerbitzura jo dezakete, 943 49 41 29 zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi dezakete. Mokoroak, bere aldetik, farmazialari euskaldunek zerbitzuaren kalitatearekin duten konpromisoaren berri eman zuen, eta kalitate horren ezaugarrietakoa tratu pertsonalizatua euskaraz ematea dela. Pasaiako Laura Rék deia egin zien eskualdeko farmazietako langileei euskara erabiltzera, baita tokian tokiko udalek ematen dituzten laguntzak baliatzera. Bezeroei ere hizkuntzaren aldeko aurrera urratsa egiteko gonbita luzatu ziem.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.