Astelehenean zabalduko dute udako denboraldia igerilekuetan
Iazko denboraldian, 28.148 pertsona sartu ziren Beraunera, eta 57.704 Fanderiako igerilekuetara.
Beraungo igerilekua Astelehenean, hilaren 17an, zabalduko dute udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal igerilekuetan. Errenteria-Oreretako Udal instalazioetako bazkideek, abonamendu barruan dute bi igerileku horietarako sarrera. Gainontzekoentzat, hainbat aukera: eguneko sarrera, 5 sarrera bonuekin, eta udako denboraldian bi igerilekuetara sartzeko aukera ematen duen bonu berezia.
Iazko denboraldian, 28.148 pertsona sartu ziren Beraunera, eta 57.704 Fanderiako igerilekuetara.
Ordutegien berri ere eman dute. Beraungo igerilekua hilaren 17tik abuztuaren 31ra izango da zabalik, 10:30etik 21:00etara, eta irailaren 1etik 8ra 10:30etaik 20:30era. Uztailaren 22an instalazioa itxita izango da herriko jaien harira.
Fanderiako igerilekuan eta Galtzarabordako kiroldegian aldaketak egingo dituzte, halaber. Fanderia 09:00etatik 22:00etara izango da zabalik egunero, igande eta jai egunak barne. Galztarabordako Kiroldegiaren ordutegia, berriz, hilaren 17tik irailaren 8ra bitartean, 08:00etatik, 14:00etara izango da.
Informazio gehiago eskatzeko Fanderiako 943 34 44 23 eta Beraungo igerilekuetako 943 44 96 98 telefono zenbakietara deitu behar da.
