Erraldoi eta buruhandien konpartsen herri bazkarirako txartelak, salgai
Utzailaren 25ean egingo dute bazkaria, eta txartelak Arkaitza eta Desira tabernetan, eta Orereta Ikastolaren Esmalteriako bulegoan eros daitezke.
Madalenetako azken egunean egiten dute urtero hainbat herritako erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa. Jarraitzaile ugari ditu ekitaldi horrek, batez ere haurrak, baina ez haiek bakarrik, adin guztietako herritarrak gerturatzen baitira kalejira horrekin gozatzera. Erein elkarteak antolatzen du Erraldoi eta Buruhandien Topaketa hori.
Iaz lehenengoz, herri bazkaria egin zuten Maialen, Xanti, Errenteria-Oreretako buruhandiekin, eta beste herrietatik etorritako konpartsekin Erriola Gunean, Koldo Mitxelena plazan. Bide beretik jarraituko dute aurten, eta herri bazkaria antolatu dute berriro. Erriola Gunean izango da aurten ere, eta txartelak jada salgai dituzte Arkaitza eta Desira tabernetan, eta Orereta Ikastolaren Esmalteriako bulegoan. Salneurria: 9 euro helduak; 5 euro, haurrak. Edaria aparte ordaindu beharko da.
Menua ere jakinarazi dute, honakoa: Paella, oilasko errea, eta postrea.