Iñigo Iglesias, munduko txapelketan liderra
Bikain aritu da Iñigo Iglesias Bravo pilotu errenteriarra Misanoko Marco Simoncelli (Italia) zirkuituan, eta bi lasterketetan lortutako puntu eta sailkapenekin, munduko txapelketaren liderra da une honetan.
Bikain aritu da Iñigo Iglesias Bravo pilotu errenteriarra Misanoko Marco Simoncelli (Italia) zirkuituan, eta bi lasterketetan lortutako puntu eta sailkapenekin, munduko txapelketaren liderra da une honetan. Larunbatekoan lehenengo postua egin zuen Iñi58k, eta zuzenean sailkapen taularen lehen postuan kokatu zen pilotua garaipena lortuta. Laugarren irten zen, eta lasterketa buruan jarri zen hasiera-hasieratik, karrera hautsi eta azken esprintean garaipena lortu. Hainbat erorketa izan ziren eta lasterketa ez zen izan erraza.
Atzo, berriro, podiuma errenteriako pilotuak; honakoan, hirugarren sailkatu zen Iglesias munduko txapelketaren seigarren lasterketan. Sailkapen taulan lidergoa mantentzen jarraitzen du errenteriarrak. Nahikoa atzean abiatu zeun lasterketa atzokoan pilotuak, 11. postuan, eta bost buelta egin ostean lasterketaren buruan kokatu da hirugarren bukatzeko oso alde txikiarekin.
Garaipena ziurtatzeko ezinbesteko jo dute erregulartasuna, “gako izango da”, esan dute haren ingurukoek.
Iglesias bigarren helduz en sailkapen taulan Misanora, sei puntuko desabantailarekin, eta asteburu gogorraren ostean, lehenengoa da sailkapen taula horretan, bigarrena den Indonesiako Aldi Satya Mahendra pilotuari 12 puntuko aldea aterata.
Pilotu errenteriarraren taldea “oso pozik” azaldu da emaitzarekin.