Batuburrunba prestatzen hasiko dira
Hilaren 27an, ostegunarekin egingo dute lehen entsegua. Parte hartzeko mezua bidali behar da aurrez.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/06/ca7153e7-553a-d402-5721-844eb88e6f53.jpg)
Aurten ere, haurrek izango dute madalen Jaien hasiera aurreko girotzeko lana. Hutsik egin gabe, egingo dute gainera, alai eta zaratatsu, izan ere, Bataburrunba kalejira programatu dute ohi moduan. Kalejira horrek lagunduta egiten dute haur eta familiek Txupinazo Txikira bidea.
OarsoIrriak antolatutako ekitaldi horretan egunean bertan gerturatzen den edonork har dezake parte, baina aurten berrikuntza batekin dator: “OarsoIrriko familiako kide den Odei Astibia Guereño musikariak gidatuta Bataburrunban joko diren hainbat erritmo prestatu eta horiekin jolasteko aukera izango da”. Entsegua irekia izango dela jakinarazi dute, eta nahi duten haur eta familiek hartu dezaketela parte. Hilaren 27an izango da, ostegunarekin, 17:30ean eta Astigarragan —Donostia ibilbidea 102, 1. atea—.
Parte hartzeko interesa dutenek, mezua bidali beharko dute OarsoIrriaken posta elektronikora (klik hemen), haurraren edo haurren adina zehaztuta. Antolatzaileek edozein informazio gehigarri behar dutela uste duten familien kasuan, mezu horretan bertan zehazteko eskatu dute antolatzaileek.
Entsegura eramatekoa, erraza: Gogoa baino ez dute beharko bertaratzen direnek. Ez da material berezirik eraman behar. Haur asko bertaratuko balitz, denen parte hartzea eta seguratsuna bermatze aldera, agian haur bakoitzeko heldu bat bakarrik sartu ahalko dela jakinarazi dute.