
Hilaren 20an, osteguna, ikastetxeei dei egin diete bertako komunitateko argazkia ateratzera. Palestinari elkartasuna adierazteko keinu bat izango da.

Bederatzi irteera egin dituzte ikasturtean, eta dagoeneko eman dute datorrenaren berri: Irailaren 21eko asteburuan Pirinioetara joango dira.

Oiartzungo antzerki eskoletan izena emateko aukera zabaldu dute, uztailaren 2ra arte. DBH 1 eta aurrerakoek eman dezakete izena.

Uztailaren 13an ospatuko dute Oiartzun Irratiaren 25. urteurrena, eta egun horretan bertan jokatuko dute Kopla Txapelketaren finala.

Hondakinen zerbitzuen berrantolaketa egin du udalak, eta kudeaketarako helbide elektronikoa eta telefono zenbakia aldatu dituzte.

Irailaren 19tik 22ra izango da Atlantikaldiaren 11. ekitaldia. Gaur, aurten ariko diren lehen artista konfirmatuen berri zabaldu du udalak.

Bost batzar egin dituzte, eta horietan abiapuntuak ezarri dituzte. Plaza, berdegune, ekipamendu edo zerbitzuen nolakotasuna zehaztu dituzte.

Igandean Erraldoien Agurra ekitaldia egingo dute Donibanen, lehenengoz. Barruti bakoitzak bere erraldoia izango du igandetik aurrera.

Bi txapelketak asteburuan jokatu dituzte, Hondarribian. Oiartzungo elkarteko bederatzi kidek hartu dute parte, eta dominak ekarri dituzte.

Beraungo pilotalekuko pista balioaniztunean hiru pista berri prestatu ditu udalak boleibolean aritzeko. Ostiralean inauguratu zituzten pista horiek Oarso Eskubaloi taldeko jokalariek eta familiek.

Bigarren edizio honetan ere Trintxerpetik ibiliko dira argazkilariak, bilduma onena osatzeko asmoz. Hiru sari banatuko dituzte.

Lau barrutietako udal liburutegiek udako ordutegia estreinatuko dute datorren astean. Egun puntual batzuetan itxiko dituztela aurreratu dute.