Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Boleibolarentzat egokitutako aterpea

Errenteriako Udalak hobekuntzak egin ditu kirol instalazioetan boleibola sustatzeko. Pozik azaldu da Ttantta Oarso Boleibol taldea hobekuntza horiekin.

Mazizior, Lizeaga,Bengoetxea, Nieto, Olaizola, Lazkano eta Holgado
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/06

Boleibola sustatze aldera hobekuntzak egin ditu Errenteriako Udalak hainbat kirol instalazioetan. Hala jakinarazi du gaur Leire Mazizior Kirol zinegotziak Ttantta Oarso Boleibol taldeko lehendakari Nerea Lizeaga, Kirol zuzendari tekniko Vicente Holgado, eta jokalari Eider Nieto, Enara Lazkano, Araia Bengoetxea, eta Uxue Olaizolarekin batera egindako agerraldian. Urtebete beteko du hilabete honetan Ttantta kirol elkarteak, Errenteria-Oreretan boleibola sustatzeko sortutako lehena da, gainera, eta une honetan 75 jokalari ari dira bertan, guzti-guztiak emakumeak.

Koldo Mitxelena institutuaren gimnasioan egiten dituzte entrenamenduak, eta partidak, berriz, orain arte Orereta Ikastolak utzitako estalpe batean, “eguraldi txarrarekin eta hotzarekin ez ziren baldintza onenak partidak egiteko”, azaldu du Maziziorrek.

Hori horrela,  Beraungo pilotalekuko pista balioztunean hiru pista berri prestatu dira boleibolean aritzeko, udalaren esku hartzeari esker; pista bakoitzak bere ekipamendua du. 8.000 euro bideratu ditu horretara udalak, eta egindako hobekuntzei esker, instalazio horiek modu intentsiboagoan erabili ahal izango dira herriko boleibol elkarteak entrenamenduak eta lehiaketa partidak jokatu ahal izango dituelako udatik aurrera.

Ez da udalak egin duen hobekuntza bakarra. Izan ere,  Koldo Mitxelena Institutuaren instalazioetan 3.300 euroko ekipamendua jarri du eta gimnasioa erabiltzeko ordutegia zabaldu, klubeko talde berrien entrenamenduak bertan egin ahal izateko datorren denboraldiari begira.

Talde guztiak, emakume kategorian

Gaur gaurkoz bost talde ari dira Ttantta Oarso Boleibol Taldean: Bi Haur Mailan, beste bi Kadete Kategorian, eta bat Gazte Mailan. Den-denak, emakumeen kategorian ari dira.

Lizeagak eskerrak eman dizkio udalari Beraungo pilotalekua boleibolean aritzeko egokitu izana, “gaurtik leku honetan hiru pista egongo dira, klubeko jokalariek kirol hau baldintza egokietan egiteko aukera izan dezaten”. Espazio horrek, gainera, aukera emango dio taldeari bolei pista ikastaro trinkoak eskaintzeko. Lizeagak eman ditu datuak, “dagoeneko 80 gaztek baino gehiagok eman dute izena eta plazak berehala agortu dira”. Ziur da gainera kirol taldeko lehendakaria, espazio berria izateak, jokalari eta talde kopurua haztea ahalbidetuko duela.

Urtebete baino ez da Oarso Bolei Taldea sortu zutenetik, eta “aisa” gainditu dituela arduradunen aurreikuspenak aitortu dute Lizeagak eta Holgadok, “60 jokalari baino gehiago dituzten bost talde osatu ditu, partida profesional baterako txangoa antolatu dugu eta Gipuzkoako Federazioko Kluben ligan zein hainbat txapelketetan parte hartu dugu, horietako batean Haurren Mailan lehen postua lortuz”.

Argi esan dute udalaren laguntzarik gabe “ez litzatekeela posible izango”. Eskerrak halaber, jokalariei, haien familiei, eta zuzendaritzako kideei, “haien inplikazioa ere, ezinbestekoa izan da. Erronka handia da, baina arrunta aparteko bilakatzeko satisfazioa da saririk handiena”.

Herrian ere boleibola sustatu nahian

Bi instalazioetan berrikuntzak egin ditu Errenteriako Udalak boleibolean jardutea errazagoa egiteko herriko taldeari, baina hortik harago era joan da kirol hori sustatzeko saiakeran. Sare eramangarri bat erosi du Gernika plazako erabilera anitzeko pistan jartzeko eta nahi duen herritar orok erabili dezan.

Lekuona Fabrikako kantinan jaso beharko dute sarea boleibolean aritu nahi dutenek Gernika plazan, kosturik gabe. Han jasota, pistan bertan jartzea izango dute, betiere libre baldin badago, eta kirol horrekin gozatu. Bukatutakoan, jaso eta Lekuona Fabrikako kantinan itzuli beharko dute sarea.

Duela urtebete jakinarazi zuten Oarso Boleibol Taldea sortu zutela, herrian kirol horrekin lotuta sortutako lehena. Ibilbide laburra du, baina erantzun bikaina jaso du eta aurreikuspen denak gainditu. Bertan ari diren jokalariek baina denbora luzeagoa daramate boleibolean: “Hemen inguruan talderik ez zegoenez Hernanira joaten ziren entrenatzera, hango boleibol taldera”. Gurasoak, eta zehatzago jokalari horien amak hasi zirela mugitzen Errenteria-Oreretan boleibol elkartea sortzeko nabarmen jarri du Jexux Mari Ertzibengoa Errenteriako Udaleko kirol teknikariak: “Batera eta bestera hasi ziren leku egokirik ote zegoen bilatzen entrenamenduetarako. Azkenean Koldo Mitxelena Institutuko gimnasioa egokia iruditu eta udalari eskaera egin zioten”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.