Alfonso Zarranzen omenezko argazki rallya, igandean

Bigarren edizio honetan ere Trintxerpetik ibiliko dira argazkilariak, bilduma onena osatzeko asmoz. Hiru sari banatuko dituzte.

Trintxer Kulturala elkarteak eta Pasaiako Udalak dena prest dute Alfonso Zarranzen oroimenezko argazki rallya. Bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta igande honetan izango da. Argazkilaritza maite duten guztiei erantzun nahi diete antolatzaileek, “horrelako jarduera batek dakarren sormen ahalmen guztia zabal dezaten”. Kamera digitala duen edonork ahalko dute parte hartu igandeko rallyan. Trintxerpetik ibiliko dira argazkilariak, bilduma ederrena sortzeko asmoz. 

Bilduma onena egiten duenak 200 euroko saria jasoko du, bigarrenak 15,  eta hirugarrenak 100 eurokoa. Trofeo bana ere banatuko diete hiruei.

Apuntatzeko interesa dutenek igandean bertan eman ahalko dute izena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.