Datorren astetik, udako ordutegia izango dute udal liburutegiek

Lau barrutietako udal liburutegiek udako ordutegia estreinatuko dute datorren astean. Egun puntual batzuetan itxiko dituztela aurreratu dute.

Pasaiako Udalak jakinarazi du datorren astetik aurrera udako ordutegia estreinatuko dutela lau barrutietako udal liburutegiek. Gehienek astelehenetik (hilak 24) aurrera izango dute ordutegi aldaketa, Donibanekoa izan ezik, asteartean (hilak 25) sartuko dela indarrean. Honakoak dira ordutegi berriak:

DONIBANE

  • Hilaren 25etik 28ra: 10:00-14:00.
  • Uztailaren 1etik 26ra: itxita.
  • Uztailaren 29tik irailaren 6ra: 10:00-14:00.

TRINTXERPE

  • Hilaren 24tik  uztailaren 12ra: 10:00-14:00.
  • Uztailaren 15etik abuztuaren 16ra: itxita.
  • Abuztuaren 19tik irailaren 6ra: 10:00-14:00.

ANTXO

  • Hilaren 24tik  irailaren 6ra: 10:00-12:45.
  • Uztailak 8-12 eta abuztuak 1- 9: itxita.

SAN PEDRO

  • Hilaren 24tik abuztuaren 14ra: 10:00-12:00.
  • Abuztuaren 15etik 30era: itxita.
  • Irailaren 2tik 6ra: 10:00-12:00.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.