Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kultura, folklorea eta gastronomia erruz, Galiziako Astearen barruan

Film emanaldi, hitzaldi, erakusketa, poesia errezitaldi eta eskaintza gastronomikoarekin ondu dute egitaraua XXXIII. asterako.

Xoxe Estevez idazle, irakasle eta historialariak 'Galeuzka la periferia contra el paramo' liburua aurkeztuko du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/06/19

Galiziako Kultura, Folklore eta Gastronomia Astearen XXXIII. ekitaldia antolatu du Gipuzkoako Galiziako Etxeak gaurtik hasi eta hilaren 30era arte. Horren barruan, hitzaldiak, poesia errezitaldia, musika emanaldiak, eta gastronomia eskaintza zabala ondu du.

Gaur bertan, Gipuzkoako Galizia Etxeko Xistral abesbatzak kontzertua egingo du Jesusen Bihotza zaharren egoitzan. Astelehenetik gainera, zabalik da Xenpelar etxean Fariña erretratuen erakusketa. Chus Guedella erretratugileak Bic boligrafoz egindakoak dira irudi horiek, eta bertara eraman ditu Fariña telebista serieko pertsonaiak. Galiziako hiperrealismoaren erreferente berria da Guedella. astelehenetik larunbatera bisita daiteke erakusketa hori, 17:00etatik 20:00etara.

Datorren asteartean, berriz, pantaila handiarekin izango da hitzordua,. Ozzinemarekin lankidetzan, Jaione Combardoren O Corno filma emango dute Niessen zinemetan. Dokoa da.

Astearen barruko hurrengo hitzordua, Xoxe Estevez idazle, irakasle, eta historialariarekin izango da. Hilaren 27an, osteguna, Galeuzka la periferia contra el paramo liburua aurkeztuko du Lekuona Fabrikan. Doakoa izango da baina beharrezkoa da gonbidapena. Egin klik hemen.

Postu gastronomikoen inaugurazioa

Agintariei harrera eta gastronomia postuen irekiera egingo dute, bestalde, hilaren 28an, ostiralarekin, 20:00etan Zumardian. Asteburu osoan zehar dastatu ahalko dira Galiziako produktuak bertan, baita erosi ere. Ez da horretara mugatuko ordea, egitaraua. Larunbata 29an, Galegoz eta euskaraz eginiko errezitaldi poetikoaren txanda helduko da. Lekuona Fabrikan ariko dira Xoxe Estevez eta Antton Kazabon irakurraldi horretan, Edurne Saizar, Oihane Mitxelena, eta Haizea Lekuona musikariekin batera. 11:30ean izango da hori.

Ordubete geroago, 12:30ean eta Zumardian Trisquele gaiten bandaren emanaldia, eta arratsaldez, 19:00etan Sarrabete folk musika taldearen emanaldia Niessen aretoan. Sarrerak, 5 euroan daude salgai. Egin klik hemen erosteko.

Igandea 30ean berriro Trisquele Gaita bandak girotuko du astea Zumardian 12:30ean egingo duen kontzertuarekin.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.