Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Portuko zortzi enpresak Euskara Batzordea eratu dute

Enpresa hauetan euskararen egoeraren diagnostikoa egin dute jada, eta ekintza sorta bat adostu dute denek. Batzordea eratzea "aurrerapauso handia" dela nabarmendu du udalak.

Enpresetako, udaleko eta sindikatuetako ordezkariek parte hartu dute gaurko agerraldian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/19

Pasaiako Portuko zortzi enpresek indarrak batu dituzte euskararen alde, eta Euskara Batzordea eratu berri dute. “Aurrerapauso handi” bezala definitu du eraketa Pasaiako Udalak, gaur portuan bertan enpresetako eta udaleko ordezkariek egindako agerraldian. Algeposa, Azti, Camara, Estiba, Kotazero, Pasajes garraio kooperatiba, SGS  eta Toro y Betolaza enpresek eratu dute batzordea.

Batzorde hori “sendotzea eta datozen hiletan enpresa gehiago atxikitzea” izango dute helburu orain. “Bereziki eskertzekoa da gaur hona ekarri gaituen arrazoia, Pasaiako Portuko zortzi enpresak euskararen aldeko bide garrantzitsua hasi baitute. Pasaiako Euskararen Bigarren Plan Estrategikoan erronkatzat jo zen lan mundua. Eta 2022tik 2030era bitarteko lan ildo horri tinko heldu diozue dagoeneko. Pasaiako Udalaren izenean, gure konpromisoa berretsi nahi dut bide honetan beharrezkoak dituzten baliabideak eta laguntza haien eskura jartzeko, badakigulako euskararen aldeko lanean nahikoa oztopo topatzen ditugula askotan bidean”, esan du Teo Alberro alkateak udalaren izenean.

Batzordea eratu duten enpresek haien enpresetan euskarak duen egoeraren diagnostikoa jaso dute dagoeneko, eta dagoeneko ekintza planak dituzte esku artean. Horiek garatzen hasiko dira orain.

Laura Ré Euskara zinegotzia ere pozik agertu da albistearekin: “bigarren plan estrategikoa diseinatzeko prozesuan lau barrutietako herritarrekin elkartu zen udaleko euskara saila, bai eta barruti horietako eragileekin ere, tartean, lan mundukoak”.

Hartutako konpromisoen eta lan ildoen artean, enpresek euskara euren ohiko kudeaketan txertatzea jaso dute, eta enpresei horretarako baliabideak ematea. Horren harira, udalak baliabideak jarri ditu herriko enpresen eskura “bide hori abia dezaten”. Prozesu honekin bat egiten duten portuko zortzi enpresatan egin da jada euskararen presentziaren eta erabileraren diagnostikoa, baita ekintza plana ere. Udalak baliabide ekonomiko eta tekniko guztiak jarriko ditu enpresen eskura, “euskararen aldeko urratsak egiten jarrai dezazuen”.

Gaurko agerraldian Koldo Ezeiza (Estiba) eta Urtzi Zubiaurre (Kotazero) Euskara Batzorde horren izenean aritu dira. Zubiaurreren arabera, “guk, enpresa txikia izanagatik eta hizkuntza eskubideak bermatzeaz harago, euskara enpresaren ezaugarri bereizle gisa ulertu dugu hasieratik, zerbitzuaren kalitatean eta lehiakortasunean hobetzeko, baina baita langileen asebetetzerako ere. Izan ere, euskarak balioa eransten die gure harreman eta negozioei”. Kotazerok gaineratu du enpresa bakoitzak “bere izaera eta errealitatea” dituela, baina denek dutela aukera batzorde honetan ekarpenak egiteko. “Denontzat da aberasgarria Euskara Batzordea, besteak beste, bakarrik aurrera eraman ezingo genituzkeen hainbat ekimen elkarrekin aurrera atera ditzakegulako”, esan du.

Hiru ekintza
Batzorde berri honek jada lehentasunak ezarri ditu, eta honako ekintza bateratuak egiteko adostu dute: Euskara ikasteko edota hobetzeko eskaintza bateratua egingo dute datorren ikasturterako; portuan, bezero-hornitzaile harreman horretan elkarrekin partekatzen dituzten dokumentu-ereduak elebitan jarriko dituzte; eta portuko hiztegi terminologikoa osatuko dute.

Portuko enpresen sindikatuen izenean Adrian Arruti izan da gaurkoan (LAB sindikatukoa). “Iruditzen zaigu sindikatuok ere bidelagun izan gaitezkeela prozesu honetan eta gure aletxoa jartzeko prestutasun osoa dugu. Garrantzitsua da lan munduko eragileen arteko elkarlan sarea osatzea eta sustatzea, eta bide horretan, balioan jarri nahi dugu sortu den batzordea”, esan du.

Azkenik, “enpresen sarea zabaltzeko” asmoz, prozesu honetan parte hartzeko gonbita luzatu diete portuan aritzen diren gainerako enpresei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.