Salvako langileek lehen mobilizazioa egin dute
Gaintxurizketako lantegiko enpresa batzordeak deituta, Grosen egin dute elkarretaratzea. Kaleratzeak salatu dituzte, eta KPIren igoera eskatu.
Salvako langileek mobilizazioa egin dute Grosen, gaur [Arg. Oarso Bidasoko LAB]. Gaintxurizketako bidean dagoen Salva lantegiko enpresa batzordeak deituta, lehenengo mobilizazioa egin dute gaur goizean. Groseko Nafarroa Beherea plazan elkartu dira, bi aldarrikapenekin.
Alde batetik, kaleratzeak geldiaraztea eskatu diote enpresari. Bestetik, KPIren araberako igoera eskatu dute langileek.
Salva enpresak labe industrialak egiten ditu, okindegi eta gozotegietarako.
