Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herriaren etorkizuna irudikatuko dute EHUren Udako Ikastaroen eskutik

Agustinak Zentroak hartuko du Errenteriako Udalak eta EHUk elkarlanean antolatu duten ikastaroa irailaren 6an, 2040ra begira jartzeko.

Ikastaroaren aurkezpena egin zuten atzo agustinak Zentroan. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2024/07/10

Etorkizuneko hiri eta  herri desiragarriak: mapa bat utopiarako ikastaroa antolatu dute Errenteriako Udalak eta EHUren Udako Ikastaroek elkarlanean. Irailaren 6an izango da Agustinak Zentroan, eta aurreko urteetan udalgintza komunitarioaren gainean hausnartzeko hasitako bidearen segida da. Ikastaroaren hartzaileak, etorkizun bizigarrietan, gobernantza ereduetan eta gizarte mugimenduetan interesa duten pertsonak dira oro har, eta bereziki, herriko eragileak zein  biztanleak, udalgintza arloko profesionalak, kargu publikoak, eta gai horiekin zerikusia duten diziplinetako ikasleak.

Hortzmugan 2040. urtea jarri dute. Hala azaldu zuten atzo ikastaroa aurkezteko Agustinak Zentroan egindako aurkezpenean:  “Errenteriako Udalak herriaren plan estrategiko berri bat osatzeko lanak hasiko dituen unearekin bat eginez antolatu du etorkizunerako begirada lantzeko plaza izan nahi duen ikastaro hau. Gaurtik 2040ko gizarte eta herri desiragarria irudikatzea izango dute erronka ikastaroan parte hartuko dutenek eta irudikatutako horren bidean pausoak emateko kontutan izan beharreko gakoak mahai gaineratuko dituzte. Horretarako, hainbat gaietan aditu direnen ekarpenak jasoko dituzte ikastarora hurbilduko direnek, guztiak ere giltzarri etorkizuna irudikatzeko garaian”. 

Hori horrela, hasteko hitzaldi bana eskainiko dute goizean Alba Garmendiak eta Igor Ahedok; utopien ezaugarriez batak, etorkizuna komunitatean pentsatzearen garrantziaz, besteak. Ondoren beste bost adituren txanda helduko da, guztiak gazteak, eta hain justu gaztetasun ikuspegi hori jarraiko dute etorkizuneko erronkak lantzeko hainbat erpinetatik: tokiko garapena, trantsizio eko soziala, feminismoa, kultura eta etorkizuneko subjektu herritarren perspektiba. Hizlariak, Naia Begiristain Etxezarreta, Gorka Laurnaga Peña, Jone Arrazola Maiztegi, Mikel Urdangarin Irastorza, eta Maialen Akizu Bidegain.

Arratsaldean goizean landutako ideia horiek Errenteria-Oreretan lurreratzea izango dute erronka. Horretarako, euren jarduna esparru profesional desberdinetan garatzen duten Errenteriako 6 herrikidek, herria 2040an nolako izatea nahiko luketen azalduko dute, baita desiragarria den herria lortzeko eman beharreko pausoak irudikatu ere, goizean entzundakoak kontuan hartuta. Egiteko hori izango dute Arantxa Iraola Alkorta, Enara Maiz Gonzalez, Youssef Maes, Jon Maya Sein, Maitane Basasoro Ziganda eta Beñat Irasuegi Ibarrak. Jardunaldiaren sintesia bi sortzaileren eskutik helduko da, Idoia Beratarbide ikusizko artista oiartzuarra eta Oier Gillan idazle, kazetari eta antzerkigile errenteriarraren eskutik hain zuzen ere.

Izena ematea zabalik

Izena emateko aukera dagoeneko zabalik da (egin klik hemen). Antolatzaileek herritarrak eta eragileak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte, “bihar izan nahi dugun herria elkarrekin pentsatu eta gaurdanik eraikitzen hasteko”. Gainera, aurreko urteetan egin bezala Errenteria-Oreretako herritarrek ikastaroan dohainik parte hartzeko aukera izango dute. Gainontzekoentzat berriz, matrikula orokorra 40 eurokoa izango da, matrikula murriztu orokorra 34 eurokoa, matrikula exentzioa dutenentzat 28 eurokoa, Elkar txarteldunentzat 34 eurokoa, eta euskaltegi eta autoikaskuntza zentro homologatuetako ikasleentzat, 34 eurokoa. Ikastaroetan presentzialki edo online parte hartzeko aukera izango da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.