Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Larunbata, dantzari emana

Dantza programazio berezia ondu dute Dantza Hirian eta Maitaldia jaialdiek larunbaterako.

Dantza Hirian eta Maitaldiaren elkarlanak dantza programazio oparoa eman du larunbaterako. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/02

Herri bat dantzari emana. Hala izango da Errenteria-Orereta larunbatean Dantza Hirian eta Maitaldia jaialdiek antolatutako egun osoko programazioaren harira. Gaur aurkeztu dute xehe dantza erdi-erdian jarriko duen programazio berezi hori Lekuona Fabrikan Aizpea Otaegi alkateak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak, Jon Maya Kukai Dantzaren  zuzendari eta MMBren asoziatuak, Thierry Malandain Maitaldia festibalaren zuzendari artsitsikoak, eta Marie Christine Riviere Ballet Malandain Biarritzeko lurralde eta nazioarteko lankidetzarako ordezkariak. ez dira bakarrik azaldu prentsa aurrera, larunbatean programan parte hartuko duten eragileak lagunduta egin dute.

Ekintzez jositako egunaren estreinaldia Dantza Hirian jaialdiaren eskutik helduko da. Hiru dantzaz gozatzeko aukera eskainiko du ordu eta leku ezberdinetan. Herriko Plazak hartuko du Larrua Euskadiren Sangre y Clorofila dantza ikuskizuna 12:30ean; agertoki bera izango du 12:45ean, Ixaren Ollos cara adetro lanak; Laura Lopez eta Pablo Perezen Bailaban las pelotas dantza lana, berriz, Xabier Olaskoaga plazan jokatuko dute 13:15ean.

maitaldia jaialdiak hartuko du lekukoa arratsaldean. Miarritzen egiten den dantza saio irekien jaialdiak Gipuzkoara egingo du jauzi, Errenteria-Orereta bihurtuta haren egoitza. Maitaldia—Temps d’Aimer Errenteria-Oreretara esportatzea Lapurdi eta Gipuzkoaren artean garatutako proiektuen jarraipenean kokatu dute, “Malandain Ballet Biarritzeko Lurralde Polo Koreografikoak koordinatuta, lurralde ezarpen iraunkorra errazteko. gainera, Malandain Ballet Biarritzek eta Jon Maya/Kukai Dantzak artista asoziatu gisa duten hitzarmenari esker sortutako iniziatiba ere bada”.

Erreferentziazko nazioarteko dantza jaialdi hori Errenteria-Oreretara ekartzea “pozgarria” dela aitortu du Mayak, “mugaz gaindiko proiektu bat  jartzen da balioan”. Bide beretik mintzatu dira Malandain eta Riviere, “dantza mugimenduan oinarritzen den bezala, Iparraldearen eta Hegoaldearen artean ere mugimendu eta elkartrukeak sortzen ari gara. Errenteriak dantzaren munduan duen ekosistema garrantzitsua da horretarako”.

Arratsaldeko egitaraua

Arratsaldeko lehen protagonistak herriko Plazan 18:00etatik aurrera egingo diren kale ikuskizunak izango dira. Herri arte Eskolak, Kukai Dantzak, eta Ereintza Dantza Taldeak hartuko dute parte horietan, baita Gipuzkoako Dantzaguneak Errenteriako Udalarekin batera aukeratutako Ainhoa Usandizagaren Bihar eta DABen Nun zira lanek ere.

Ondoren Alemaniako ballet X Shewrin konpainiaren Bach, past, present, future ballet emanaldia ikusi ahal izango da Lekuona Fabrikan 20:00etatik aurrera. Sarrerak eskuragarri daude jada 9 euroan, egin klik hemen. Era berean, egunean bertan eskuratu ahalko dira ordubete  lehenago leihatilan, aurretik agortu ez badira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.