Errenteria-Oreretako garraiolaria joan den ostegunean hil zen laneko istripuan Nafarroan.
Ikastaroa bihar (urriak 1) hasiko bada ere, oraindik badago lekua Idoia Beratarbide Arrietak emango duen ikastaroan. 6-11 urtekoentzat da.
Larunbatean (urriak 5) izango da lehen saio parte hartzailea, udal liburutegiko ikasle gelan, 10:00etatik 13:00etara.
Gaintxurizketako Errekalde hotelaren parean elkarretaratzea deitu dute astelehenerako, oinezkoen baldintzak hobe daitezen eskatzeko.
Urte eta erdi barru bukatuko dira zabortegia berreskuratu, itxi eta zigilatzeko lanak. Transferentzia gunea ere itxiko dute.
Larunbateko lasterketan lehenengo postua egin zuen errenteriarrak Aragoiko (Espainia) Motor Land zirkuituan. Atzoko lasterketan, penalizazio batek puntuak lortzeko aukerarik gabe utzi zuen Iglesias.
Bizitegi Merkatu Tentsio Eremu izendatzeko eskaera otsailean egin zuen udalak udalerriaren egoeraren diagnostikoa eta hiru urterako ekintza planarekin batera. Izendapen ofiziala jasoko duen Hego Euskal Herriko lehen udalerria izango da Errenteria-Orereta.
Urriaren 15ean itxiko dute proposamenak aurkezteko epea. XX. eta XXI. mendeetako Errenteria-Oreretako emakumeen parte hartze soziopolitikoa izango da aurtengo ikergaia.
Futbola Andonaegiko zelaira bueltatuko da bihar, lehiarako prest da. Bisita egin dute gaur udaleko eta bertan aritzen diren klubetako ordezkariek.
Azen txanpan da txapelketa, urriaren azken asteburuan jokatuko dituzte azken bi lasterketak. Honakoa, beraz, asteburu erabakigarria da Iglesiasentzat sailkapen taularen goiko aldean jarraitzeko.
Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi du Sortuk, Txiki eta Otaegi oroitzeko ostiraleko ekitaldian.
Herriko talde sozialistak EH Bilduk kirol instalazioen tarifak %2,6 igotzeko hartu berri duen erabakia deuseztatu du.
Osteguneko udalbatzarrean hainbat udal tasa eta zerga eguneratu ziren. Horren gaineko iritzia eman du Lezoko PSE-EEk.
Jeltzaleek uste dute egungo gastuak ordaintzeko "baliabide nahikoak" dituela udalak, "bizilagunak gehiago kargatu gabe".
Lezoko Udalbatzarrak ohiko bilkura egin zuen joan den ostegunean. Bost erabaki hartu zituzten.
2024an 16 urte edo gehiago beteko dituzten herritarrei begirakoa da eskaintza.
Muxikoek dantzan jarriko dute bihar plaza. Eguerdian izango da kale emanaldia.
Abenduaren 31ra arteko kontratua izango du hautatuak. Eskaerak urriaren 2ra arte (asteazkena) egin daitezke.
Zentroaren irekiera, Eusko Jaurlaritzak Errenteriaren "garapen ekonomiko eta sozialaren alde egiten duen apustua" sendotu du PSE-EEren iritzirako.
'Aldaketarako marea: itsasoaren zaintzaren aldeko hilabetea' izeneko kontzientziazio kanpainaren barruan, erakusketa zabaldu dute Juanba Berasategin.