Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu: "Gaur, 88 urte geroago, tradizio eta erregimen horren oinordekoak berpiztu dira"

1936ko irailaren 13an tropa frankistek Errenteria-Orereta bere egin zuten. Horren harira adierazpena landu eta zabaldu du herriko EH Bilduk.

1936koa da irudia, frankistek 'Avenida de Navarra' inauguratu zutenekoa. Argazkia: Kutxa Fototeka-Pascual Marin
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2024/09/13

Gaurko egun batez, 1936an, tropa frankistak Errenteria-Oreretan sartu eta bere egin zuten herria. Horren harira, herriko EH Bilduk adierazpena egin du, orduko hartan izandakoak oroitarazteko, eta “hainbeste ahalegin eta borrokarekin abiatu ditugun askatasunak galtzeko arriskua” dagoela uste dutelako. Hainbat gogoeta partekatu nahi izan dituzte adierazpenaren bitartez, 1936ko irailaren 13ko hura oinarri hartuta.

Jarraian, koalizioak egin duen deklarazioa, hitzez hitz:

“Gaurko egun batean, 1936ko irailaren hamahiruan, tropa frankistak, bularrean eskapularioak, sorbaldan fusila eta pistola eskuan zutela, gure herrian sartu ziren, etsaitzat jotzen zituzten pertsona guztiei beldurrezko garai bat ezarriz; “gorri-separatista” zen haien espresioa. Ordenaren eta moralaren ideian oinarritutako erregimen bat, gizarte berri horren ardatz egituratzaile gisa, haiek ezarritakoa betetzen ez zuen guztia desagerraraziko zuena. Gizarte-kontrola ezarri zuten, haien praktiken menpe egonaraziz pertsona guztiak, gizarteak suntsituz, haien arma nagusia zena (eta dena)ren bidez: beldurra, kontrako jarrera adierazteko aukera soila ukatuz.

Beraien nagusitasunaren aurka egin zutenak beraien biktimak izan ziren. Zilegitasun demokratikoa defendatzen zutenak, balio errepublikanoak edo euskal klabean asmo nazionalak zituztenak, gure kasua izan zen bezala. “Desafecto” bezala izendatuak, errepresaliatuak izan ziren, eskulan esklabo bezala ustiatuak edo, are, “paseatuak” eta areka eta hobi komunetan desagertuak.

Gaur egun, 88 urte geroago, tradizio eta erregimen horren oinordekoak nola berpizten diren ikusten dugu, faxista berri hauek horrela aldarrikatzen baitute beren burua.

Gaurko faxistak ez dira gomina eta alkandora urdin edo beltza daramatzatenak bakarrik. Tatuaje, gimnasio, hooliganismo futbolero, exekutibo oinetako eta markako arropa zale dira. Sare sozialetan dabiltza nahi bezala, tabernako barran bezala, “pulserita” soinean dutela. Badirudi faxista hitzak berak bere sakontasuna apaldu duela. Ez dago soberan, bada, G. Fresserrek haietaz egin zuen deskribapen zehatza gogoratzea: “Faxistei faxista deitzen zaie beren herrikideekin klasistak izateagatik, etorkinekin arrazistak izateagatik, atzerritarrekin harroak izateagatik, emakumeekin matxistak izateagatik, ogasun publikoarekin lapurrak izateagatik, diktadura frankistaren historiarekin gezurtiak izateagatik, eta langileekin zikoitzak izateagatik”.

Geldi dezagun faxismoa!!

Izpiritu inkonformista eta errebelde baten oinordekook eta, batez ere, gizarte benetan aske eta gizatiarretan bizitzeko gogo ikaragarria dugunok, faxismoa gelditzeko deia egiten dugu han eta hemen, Oreretan-Errenterian, Euskal Herrian eta munduan! Konpromisoa hartzen dugu eta bakoitzak bere parte hartze esparrutik (kultura, lana, gizartea, politika, aisia…) faxismoa bere adierazpen eta esparru mental guztietan aktiboki geldiarazten laguntzera animatzen dugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.