Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskarari hauspoa emateko arnasgunea esku-eskura

Mintzalagunean izena emateko epea hilaren 18an itxiko dute ofizialki, baina urte osoan zehar dago bat egiteko aukera. Baldintza bakarra, euskaraz aritzeko gaitasuna izatea da.

Xixilio Maritxalar eta Ximun Leturia Lau haizetararen presidentea eta koordinatzailea, hurrenez hurren, Mintzalaguna aurkezteko agerraldian, artxiboko irudian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/11

Mintzalagunak euskara erabiltzeko espazioa ez dutenei, ikasitakoan sakondu nahi dutenei, edo ez erabiltzeagatik herdoildua dutenei hizkuntzan barrena bidaiatzeko aukera eskainiko die beste behin ere. Programaren atzean, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea dago, eta gogotsu ekin dio ikasturte berriari, euskaraz bizi nahi dutenei beharrezko tresnak eta bultzadatxoa emateko asmoz.

2000. urtean hasi zen Mintzalaguna antolatzen Lau Haizetara elkartea, «24 urte daramagu antolatzen», esan du Xixilio Maritxalar Lau Haizetara elkarteko lehendakariak, eta nabarmen jarri du, hasiera hartan, batez ere euskaltegietako ikasleek maila bat hartzen zutenean zirela programaren hartzaileak. Argi diote hark eta Ximun Leturia elkartearen koordinatzaile eta Mintzalagunaren arduradunak, egitasmoa ez dela soilik euskara ikasleei begirakoa: «Euskara maila bat izatea nahikoa da, eta hura hobetu, praktikatu nahi izatea. Hizkuntza herdoilduta duten euskaldun zaharrek ere badute leku gurean. Etortzen direnek sentitzea nahi dugu hau euren lekua dutela». 

Euskara jakin bai, baina egiteko lotsa sentitzen dutenek askatzeko gunea ere bada Mintzalaguna, «konfiantza hartzen doaz giro atsegin eta egokian».

Mintzalagunei aitortza

Aurreko ikasturtean hamalau talde aritu ziren Mintzalaguna programaren barruan, 80 bat lagunen bueltan, «aurten ere kopuru horietan ibiliko gara». Mintzalagunara gerturatzen direnen meritua jarri du nabarmen Maritxalarrek: «Orduak eta orduak, urteak ematen ditu hainbat jendek lotuta euskararen unibertsora euskaraz bizi ahal izateko. Ezinbestekoa iruditzen zait aitortza egitea».

Mintzalagunei aitortza eta mintzalaguntzaileei aipamen berezia ere euskara elkarteko bi kideek, «behar-beharrezkoak direlako horiek iniziatiba aurrera ateratzeko». Haiei ere esker ona, eta deialdia bide batez lagundu nahi duen orok ateak zabalik dituela parez pare gogoraraziz.

Hilaren 18an bukatuko da programan izena emateko epe ofiziala. «Hala ere, urte osoan zehar gerturatu daiteke interesa duen oro, eta hobekien egokitzen zaion taldean hasi». Nabarmen jarri dute berriro Maritxalarrek eta Leturiak euskaraz hitz egiteko gaitasuna behar dutela programan parte hartu nahi dutenek, «hori da baldintza bakarra, euskaraz elkarrizketa izateko gai izan daitezen».

Doakoa da Mintzalaguna, eta astean behin elkartzen dira ordu eta erdiz euskaraz hitz egiteko lauzpabost kidek eta mintzalaguntzaile batek osatutako taldeak. Izena eman nahi duenak, 613 25 49 04 telefono zenbakira deitu behar du; presentzialki egiteko aukera ere badago, eta horretarako, elkartearen bulegora —Joxepa Antoni Aranberri anitzenean— joan behar dute astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.

Irakurketa Erraza

Euskara elkarteak martxan duen beste programa bati ere egin dio erreferentzia Maritxalarrek: «Irakurketa Erraza programa, euskaraz irakurtzeko ohitura galduta duten, edo euskaldunak izanik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituztenei begirakoa da». Saioak hilean behin egiten dituzte, ostiralarekin —saio bakoitzean zehazten dute hurrengo hitzorduaren data—. Ordubeteko saioak dira, 18:00etatik 19:00etara. «Oro har, gero eta gutxiago irakurtzen da, eta beste hizkuntzetan hala bada, euskaraz zer esanik ez. Euskaraz irakurtzearen aldeko apustua ezinbestekoa da eta batzuetan errazetik hastea da horretarako bidea». Irakurketa Errazerako ere zabalik da izen ematea, telefonoz zein presentzialki Mintzalaguna programarako bezala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.