Gaurtik (hilak 31) azaroaren 3ra bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k eta Oiarpek.
Azaroaren 9ko goizean ipar martxako irteera egingo dute Hondarribira, eta ilunabarrean Bizarainera mendi buelta, eta izar-ilargi ikustaldia Añabitarten.
Asteartetik (azaroak 5) aurrera egingo dituzte lanak, eta ondorioz Apeadero kaleko zenbait aparkaleku ez dira erabilgarri egongo.
Gaixotasun birikoa Oiartzungo artalde batean atzeman dute. Eltxo batek animali batetik bestera pasatzen du gaitza. Ez die gizakiei eragiten.
Arizmendieneako lorategian bildu ziren denak, eta musika eta dantza lagun zituztela elkar ezagutzeko aukera izan zuten.
Kontu Kantari Solasaldi Musikatuen hurrengo protagonista izango da. 'Gari bakarka' izeneko ikuskizun berezia eskainiko du.
Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainien euren proposamenak bidaltzeko deia egin diete antolatzaileek. Ekainaren 5ean abiatuko da zazpigarren PDF.
Txirigota Jaialdiaren hamargarren ekitaldia egingo dute larunbatean Lekuona Fabrikan.
50.000 euroko diru laguntza lerroa ireki du udalak, eta dagoeneko egin daiteke eskaera erregistro elektroniko bidez edo udaletxean bertan.
Gau Beltzak zientoka haur eta guraso bilduko ditu beste urte batez Antxon, Donibanen eta San Pedron. Etxeko txikienak ostegunerako irrikaz dira.
'Falcon Crest' izenez ezaguna den San Pedroko taberna-jatetxe mitikoak gaur itxiko ditu ateak. Emozioz eta eskertzez betetako egunak izaten ari dira.
Iruzurgileak adinekoen etxeetara jotzen ari dira, ustezko enpresako ordezkarien bisita bat simulatuz.
Akelarre Gaua antolatu du beste urte batez Ekaitza Gazte Taldeak bihar eta etzirako. Biharko festan haurrak izango dira protagonistak, eta larunbatekoan, berriz, gazteak.
Datorren ostegunean (azaroak 7) izango da solasaldia, Reina aretoan, 14:00etan. Gazteen erosketa ohiturak aztertuko dituzte saioan.
Zergak igotzeko udalerriko etxeetako ekonomia kontuan hartzea beharrezkoa dela adierazi du taldeak.
Bihar (ostirala) zen egitekoa telebista saioaren sasoi berriko lehen kapituluaren emanaldia: azaroaren 15era atzeratu dute.
Azaroaren 9an bazkaria egingo dute 1984an jaiotako lezoarrek. Gaurkoa da izena emateko azken eguna.
Aparkaleku alternatiboa egokituko dute Pablo Sorozabal plazan.
Etxebizitza hutsak alokairu publikoko programetan txertatzeko hobariak izango dira, baita auto ekologikoagoetan inbertitzeko ere.
Datorren asteazkenean tailer bat egingo dute Antxon. Ondoren, etxean neurketak egiteko maleta bat jasoko dute partaideek.