"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

275 herritarrei ongietorria emateko ekitaldia egin dute Oiartzunen

Arizmendieneako lorategian bildu ziren denak, eta musika eta dantza lagun zituztela elkar ezagutzeko aukera izan zuten.

Azken hamabi hilabeteetan Oiartzunera bizitzera etorri diren 275 herritarrei ongietorria emateko ekitaldia egin zuten igandean (hilak 27). Urrutitik eta ez hain urrutitik etorritako auzokide berriak, betidanik edo aspalditik Oiartzungo herritarrak direnak, haurrak, helduak, gurasoak, udal ordezkariak… Arizmendieneako lorategian elkartu ziren denak, eta musika eta dantzaren konpainia izan zituzten elkar ezagutzeko.

“Hunkituta” jaso zuten oiartzuar berriek auzotarrek eta udal ordezkariek prestatutako ongietorria. “Guztion artean elkartasun harremanak eraiki eta komunitate kohesionatua” osatzeko konpromisoa hartzeaz gain, Oiartzun “elkarrekin eraikitzen eta aberasten” jarraituko dutela adierazi zuten ekitaldian.

Jarraian, Harrera Eguneko argazki batzuk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.