"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Topoaren lanen ondorioz, aldaketak Galtzarabordako aparkalekuetan

Asteartetik (azaroak 5) aurrera egingo dituzte lanak, eta ondorioz Apeadero kaleko zenbait aparkaleku ez dira erabilgarri egongo.

Asteartetik aurrera (azaroak 5) aldaketak egongo dira Galtzarabordako aparkalekuetan. Eusko Trenbide Sareak topoaren lanak egingo ditu, eta ondorioz Apeadero kaleko zenbait aparkaleku ez dira erabilgarri egongo. Hala ere, eraginak leuntzeko asmoz, udalak Pio Barojan dagoen gaueko aparkalekua 24 orduko erabilerakoa izatea baimenduko du Apeadero kaleko plazak libratu arte.

Astebetez hamar plaza okupatuko ditu ETSk Apeaderoko kalean; hots, 2025eko maiatzera arte beste hemeretzi plaza okupatzea aurreikusten dute. Ildo beretik, Pio Barojako aparkalekuak 48 auto aparkatzeko aukera eskainiko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.