Pentsio duinak aldarri, kalera astelehenean
Duintasuna elkarteak elkarretaratzea eta manifestazioa egingo ditu astelehenean pentsio eta zahartzaro duinak eskatzeko.
Duintasuna pentsiodunen elkarteak elkarretaratzea egingo du astelehenean. Hileko lehen astelehenero egin moduan, hilaren 4an, kalea hartu eta pentsio eta zahartzaro duina eskatuko dute.
Herriko Plazan elkartuko dira 11:00etan, eta bertan azken berriak aztertu ondoren, manifestazioa abiatuko dute erdialdeko kaleetan barrena. Oarsoaldeko Duintasunak herritar guztiak deitu ditu bat egitera protestarekin. Izan ere, gogora ekarri du zahartzaro duinen aldeko borrokan ari den elkarteak, pentsioena ez dela soilik euren arazoa, herritar guzti-guztiei eragingo diena baizik.