Irungo Gazte Abesbatzaren kontzertua Madalenaren ermitan
IGA Irunen den gazte abesbatza bakarra da. Ahots mistoen koroa da, eta 2019ko azaroan sortu zuten.
IGA Irungo Gazte Abesbatzak kontzertua emango du datorren larunbatean Madalenaren ermitan. Antolaketan, Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkartea ari da, eta nabarmen jarri du, IGA dela une honetan Irunen dagoen gazte abesbatza bakarra.
2019ko azaroan sortua, ahots mistoen abesbatza da IGA. Gaur egun, 15 eta 30 urte arteko gazteek osatzen dute, eta Eneko Amundarain Irastortzak zuzendaritzapean aritzen dira. Emanaldi ugarien artean, nabarmentzekoak dira gazte horiek egin dituzten elkartasun kontzertuak. Hala, online kontzertua egin dute Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartearekin, bat aipatzearren. Horretaz gain, Rene Zugarramurdiren Bidaia obran parte hartu dute, Eguberrietako kontzertua ere egin dute Landarbasoko Dizdizkarekin batera, baita Verdiren Requiemean parte hartu Irunen.
Elkarlanean, besteak beste, Harmonia Ederrean zikloaren barruan eta Musikasten emanaldiak egin dituzte Andra Marirekin Abesbatzarekin batera.
Emanaldia 20:00etan izango da, doan.