Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Valeriano Lezetaren 'Alegoria' lana, kalera eramango dute ostiralean

50 urte bete ditu aurten Lezetak pleno aretoan jartzeko sortu zuen margolanak. Hainbat ekintza antolatu dituzte horren harira, eta ostiralean, lana kalera eramanda jarriko diote ginga urteurrenari bideomapping batekin.

Aizpea Oategi alkatea, gainontzeko alderdietako orezkariak, eta Herri Arte Eskolako Elene Carreto gaurko agerraldian, Valeriano Lezetaren murala atzean dutela.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/04

Udaleko osoko bilkura aretoan dagoen horma margoaren 50. urteurrena dela eta, kalera eramango dute artelan hori datorren ostiralean, hilak 8, herriaren iragana, oraina eta etorkizuna lotuz. Ez dute edozein modutan egingo, gainera, izan ere bideomappinga sortu dute Valeriano Lezeta pintorearen margolanaren urteurrena oroitzeko. Bideomappinga udaletxeko fatxada gainean egingo dute.

Gaur eman dute iniziatiba horren berri, pleno aretoan bertan Aizpea Otaegi alkateak, eta gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariek Herri arte Eskolako Dantza Garaikideko irakasle Elene Carretorekin batera. Hark sortu du bideopmappinga eta emaitzarekin pozik azaldu da, “lehen aldia da halako zer edozer egiten nuela bideogintzarekin lotuta, eta esperientzia polita izaten ari da; izan ere, irakaslea naiz, baina baita sortzailea ere. oso interesgarria izan da, lehenik koreografia bat sortu behar izan dugulako. Ostiralean bideoan grabatutakoa, balkoietara ere eramango dute ikasleek. Ederra izango da benetan”.

Ikuskizun horrek, herriaren iragana, oraina eta geroa lotuko dituela jarri du nabarmen Otaegik, “hiribilduaren  erdi aroko hastapenetatik hasi, industria garaiarekin jarraitu eta gaur den herri bizia erakusteraino”.

Proiekzioa ostiral arratsalde-gauean izango da, eta 15 minutu inguruko iraupena izango du, “bost emanaldi egingo dira, ordu erdiro bat. Lehen emanaldia 19:30ean, eta azkena, 19:30ean”.

Ostiraleko ikuskizuna udaleko departamentu ezberdinen arteko lankidetzaren emaitza dela ere aipatu dute agerraldian. Nabarmen jarri dute Herri Arte Eskolako kideek izandako parte hartzea, “Dantza garaikideko ikasleek udaletxeko fatxadan proiektatuko diren bideo dantzako piezak sortu dituzte”. Bestalde, arte plastiko eta ikusizkoetako ikasle gazteenek horma margoa aztertu ondoren, beren diseinuak sortu dituzte bideomappingaren proiekzioan txertatzeko, “ikasleen marrazkiak koreografiarekin uztartuko dituzte, adierazpen artistiko modu ezberdinak integratuz”. Ostiraleko ikuskizunaren atzean, hilabetetako lana.

Oraina, iragana eta etorkizunarekin lotuta

Ramon Mujika Errenteriako alkate izan zenak eskatu zion Valeriano Lezetari mural bat egiteko udaletxeko batzar aretoaren aurrealdean jartzeko. 1974. urtean izan zen hori, duela bost hamarkada; Xenpelar tailerren sustatzailea ere izan zen Lezeta. Egileak berak azaldu zuen urte hartako Oarso aldizkarian idatzitako artikulu batean, argi zuela murala ezin zitekeela bereizi batzar aretoak zuen funtziotik: “Biztanleriaren arazoak eztabaidatzen direnez, muralak herriaren orainarekin, iraganarekin eta etorkizunarekin lotura izan behar zuela argi zuen egileak”, azaldu du Otaegik. Errenteriaren aniztasunaren isla izatea ere ezinbestekoa zen egilearentzat.

Lezetaren omenezko ekintza ugari

Ostiraleko ikuskizuna urtean zehar egindako ekintzei ginga jartzeko ekitaldia izango da. Gogora ekarri du Otaegik, iazko udazkenean, batzar aretoan kokatutako murala zaharberritu zela. Halaber, Madalen sarietan jorratu beharreko gaia izan zuten 50. urteurrenaren harira Errenteria, lehena, oraina eta etorkizuna gaia. Hezkuntza komunitateak ere egin zuen bat urteurrenarekin eta Lezetaren lana hartu zuten oinarri Koldo Mitxelena ikastetxeko HLHko ikasleek Kuadro bat testu anitz ekintzaren barruan; Bizarin BHik ere horma irudian oinarritutako bideoa aurkeztu zuen euskal kultura ondarea zabaltzeko bideo lehiaketara.

2011ko azaroan zendu zen Lezeta.

Ostiraleko ekitaldian haren senideak izango direla jakinarazi du alkateak, “lehen emanaldian parte hartuko dute”. Herritarrak bat egitera deitu dituzte herriaren erabakigune den plenoa aretotik aterako dela mural ederra, batetik; lehenengoz egingo dutelako bideomapping bat Errenteria-Oreretan, bestetik: “eta ikuskizunak mereziko duelako zalantzarik gabe”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.