Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Andra Mari Abesbatza eta Orkestra, Lekuona Fabrikan

Igandean izango da Santa Zezilia kontzertua, 18:30ean; Gabriel Faureren 'Requiem'a interpretatuko dute.

Arzamendi, Gartzia eta Sierra Lekuona Fabrikan gaur goizean kontzertua aurkezten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/05

Santa Zezilia Eguna izango da hilaren 22a eta horri begira, urtero moduan kontzertua ondu du Andra Mari Abesbatzak eta Orkestrak. Igande honetan —hilak 10— egingo dute kontzertu hori, 18:30ean hasita. Xehetasun denak, Arantxa Arzamendi Andra Mari Abesbatzako presidenteak, Andoni Sierra Andra Mariren zuzendari artistikoak, eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak eman dituzte gaur goizean egindako agerraldian.

Musikarien egunak garrantzia handia duela Europan jarri du nabarmen Artzamendik, “kontzertu ugari antolatzen dira horren bueltan, eta hori horrela, guk gurea aurreratu egin dugu”. Lekuona Fabrikako Sorlekuak hartuko du kontzertua, eta oholtza gainean Andra Mari abesbatza eta Orkestra ariko dira. Iaz estreinatu zutela Andra Mari orkestra eta esperientzia oso positiboa izan zela esan du Arzamendik, “aurten ere errepikatuko dugu esperientzia, eta gure xedea da bi belaunaldi ezberdinetako jendea elkarrekin lanean jartzea. Batetik dugu belaunaldi heldu bat, Andra Mari abesbatzarena, esperientzia handiko taldea eta urte ugari daramana lanean; bestetik, orkestra gazte bat. Lan hori oso interesgarria da musikarientzat, baita publikoarentzat ere”.

Formula bera baliatuta kontzertu sinfoniko gehiago antolatzeko asmoa dutela urtean zehar gaineratu du presidenteak.

Kontzertuaren gainekoak Sierrak berak azaldu ditu. Gabriel Faure musikagile, pedagogo, pianista eta organistaren Requiem lana aukeratu du emanaldirako. Arrazoia, Sierrak azaldu du: “1924ko azaroaren 4an hil zen Faure, aurten bete da beraz, haren heriotzaren mendeurrena”. Bere belaunaldiko konpositore frantziar “garrantzitsuena” jotzen dela Faure gehitu du Sierrak, “bere musika estiloak XX. Mendeko konpositore askorengan izan zuen eragina. bere musika fina da eta bere obra batzuk, Requiem mi menorrean ospetsua kasu, publiko zabalaren gogokoenak bihurtzen diren horietako maisulanetako bat da”.

Emanaldiko obrarik nagusiena, hortaz, Requiema izango da. Iraupena, berriz,  75 minutu ingurukoa izango da, eta bi bakarlari ariko dira, biak gazteak: Haizea Lorenzo sopranoa eta Hodei Yañez baxua, “biak oso gazteak, bereziki gazteak, baina talentu handikoak”. Orkestran 12 lagun, jatorrizko bertsioa egiten, eta abesbatzan 54 lagun. Zuzendari lanetan, andoni Sierra.

Programa entzuteko erraza, atsegina eta oso erakargarria den zalantzarik ez du Sierrak eta bertaratzera deitu ditu herritarrak. Bide beretik egin du Gartziak. Kultura zinegotziak eskertu egin dio Andra Mariri egiten duen “lan eskerga”, baita aitortu ere, eta zuzeneko musika entzuteko aukera “luxua” dela nabarmendu du, “gure herriko publikoari asko gustatzen zaio zuzeneko emanaldiak ikustea eta entzutea, izan kontzertuak, izan antzerkia. Honakoa, egiten dituen guztiak bezalaxe, emanaldi gorena izango da, eta oso harro gaude halako abesbatza izateaz  gurean”.

Belaunaldi uztarketari ere erreparatu dio Gartziak, “oso polita izango da gazteagoak eta helduagoak elkarrekin ikustea oholtza gainean”.

Sarrerak ohiko bideetatik aukeratu daitezke 10 euroan orokorra, eta 6 euroan bazkideei begirakoak, online (klikatu hemen), edota Lekuona Fabrikan astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:30era; Aldakoenean, berriz, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:30era.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.