Historiaz janzteko hurrengo aukera, 'Mater' Ontzi Museo Ekoaktiboan
HITZAkideentzat eta HITZAren harpidedunentzat aukerak zabaltzen ari da tokiko euskarazko hedabidea. Horren erakusle da Igandean historiaz jantzi bisita gidatuen egitasmoa. Hedabidearen harpidedun eta babesle direnek euskarazko aisia eskaintza horretaz gozatzeko aukera dute hil bakoitzeko azken igandean.
Lehen irteera Irungo Oiasso Museora egin zen; bigarrenak jada badu data eta tokia: hilaren 24an, San Pedron dagoen Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa. Ontziaren zirrikituak, nahiz itsasoaren kontserbaziorako, ezagutzarako eta babeserako egiten den lana ezagutzeko aukera izango dute hala nahi duten HITZAkideek eta HITZAren harpidedunek. Nola ez, hilaren 24a igandea da. 12:00etan ekingo diote ontziaren izaera ezagutzeari izena ematen dutenek.
Bisita gidaturako izena emateko epea zabalik da. Hori egiteko, datu sortatxo bat besterik ez da eman behar; doan da bisita gidatua. Edonola ere, plazek muga dute, bisita gidatua 15 pertsonarentzako baita. Hala, izena 688 77 07 52 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidaliz, edo webgunearen bidez eman daiteke, hilaren 21a baino lehen.
Ondokoa ezagutu, historiaz gozatu, HITZArekin. Igandean historiaz jantzi. Euskaraz.
Baliatu esteka hau izena emateko