Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Klima-Orratz proiektua, klima aldaketak Pasaian sor ditzakeen kalteei aurre egiteko

Pasaiako Udalak abiarazi du berriki proiektua, gaian adituak diren hainbat eragilerekin batera. Lehengo astean egin zuten aurreneko bilkura, eta hogei eragiletik gora batu ziren, 2050eko Pasai San Pedro irudikatzeko, besteak beste.

Donibaneko 2014ko uholdeak.
Imanol Saiz / Gipuzkoako Hitza
Pasaia
2024/11/11

Gipuzkoako Hitza-n argitaratutako erreportajea

Klima aldaketa etorkizuneko mehatxurik handienetako bat da, epe motz, ertain zein luzera begira. Azken bi asteetan Valentziatik (Herrialde Katalanak) iritsi diren albiste eta irudiek lehen lerroan jarri dute arazoa, berriro. Gaiarekin kezkatuta, Pasaiako Udala lanean ari da klima aldaketak etorkizunean eragin ditzakeen kalteei aurre egiteko. Erronka «handi» horri erantzuteko, datozen urteetan bide orri bilakatuko duten Klima-Orratz proiektua abiarazi du berriki.

Iraitz Pazos Pasaiako Udaleko Ingurumen zinegotziak esan du lehengo astean egin zutela proiektua abiarazteko aurreneko urratsa. Izan ere, Pasai San Pedroko eragile publiko, pribatu eta komunitarioak elkartu ziren, klima aldaketari aurre egingo dion prozesu bat martxan jartzeko asmoz.

Zinegotziaren arabera, klima aldaketaren erronka «konplexua» da, eta, dioenez, administrazioari «ezinezkoa» zaio «halako erronka bati» bakarrik erantzutea. «Egiteko modu berri batez ari gara, lankidetza publiko-pribatu-komunitarioa helburu duen batez, eta ezagutza eta ahalmen komunitarioa aktibatzeko gai den batez».

Bilkura «oso emankorra» izan zela azaldu du Pazosek, hogei eragiletik gora bildu baitziren. 2050eko Pasai San Pedro irudikatu zuten bildutakoek, eta «hitzeman» zuten klima aldaketari lankidetzan erantzungo diotela.

Bide orri hori diseinatzeko, metodologia «berezi» bat erabiltzea erabaki dute. Prozesua gidatzeko, Mariana Mazzucato ekonomialari italiarraren metodologia hartu dute eredutzat, ezaguna baita misioen ikuspegiagatik. Pazosek azaldu du ikuspegi horren ardatza eragileen arteko lankidetza dela, eta arazo konplexuei aurre egiteko premisa zehatza duela: hots, «ahalegin bateratu» baten bidez bakarrik lor daitezke «aldaketa esanguratsu eta iraunkorrak».

AZTI ikerketa zentroa da lehen bilkuran parte hartu duten eragileetako bat. Inpaktuzko zientzian eta teknologian aditua da zentroa, eta gizarte osasungarri eta eraginkorra garatzeko lanean ari da aspaldi, San Pedron. Bilkuran izan zen Andrea del Campo AZTIko itsas teknologiako aditua, eta aitortu du proiektua «oso interesgarria» iruditu zaiela AZTIko kideei, uste baitute Pasaia «kalte gehien jasan ditzakeen eremua» dela.

2050eko Pasaia nolakoa izango den irudikatu du Del Campok, eta azaldu du bi jokaleku aurreikusten dituztela Aztiko kideek. Lehenengo agertokian aurreikusten dute itsasoaren maila 26 zentimetro igoko dela, eta bigarrenean, 70 zentimetro. «Horrek ez du esan nahi etengabeko uholdeak izango direla, eremu batzuetan errepikakorragoak eta handiagoak izango direla baizik».

Arazo «konponezina»
AZTI zentroko kidearen arabera, klima aldaketaren arazoa «konponezina» da. «Saihetsezinak dira itsasoaren igoera eta planetaren beroketa», esan du. «CO2a guztiz erabiltzeari utziko bagenio ere, planetak berotzen jarraituko luke. Geldiezina da klima aldaketa, eta, horregatik, gaurdanik zerbait egiten hasi behar dugu, eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen». Del Campok gaineratu du ondorio klimatologikoak aurreikusi eta horietara egokitzeko beharra dagoela.

Valentziako hondamendia adibide gisa hartuta, adituak «prebentzioan» eta «alarman» jarri du arreta, eta esan du berehala aktibatu beharko liratekeela protokoloak. Hain zuzen ere, protokoloei dagokienez, uste du oraindik «gauza asko» egin behar direla. «Protokoloak behar dira; asko dago egiteko alde horretatik. Zerbait berria behar da. Hori definitu nahi dugu Klima-Orratz proiektuan. Makineria piztuta daukagu».

AZTIko kideak azaldu du ez dagoela 2050a irudikatu beharrik klima aldaketaren ondorioak zein izango diren aurreikusteko. Izan ere, haren ustetan, hasiak dira agertzen klima aldaketaren ondorioak. «Ez dugu 2050era joan beharrik. Valentzian gertatu denak argi utzi du klima aldaketa hemen dagoela, gainean dugula». l

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.