Motxiladun haurren bizipenak lehen lerroan, 'Gurpilak' liburuaren aurkezpenarekin
Sare Herritarrak antolatuta, 'Gurpilak' liburua aurkeztuko du Eztizen Artola Iturrate egileak Lekuona Fabrikan, hilaren 26an.
Motxiladun ume baten bizipenak jaso ditu Eztizen Artola Iturratek Gurpilak bere lehen eleberrian. Denbora luzez euskal presoei ezarritako sakabanaketa politikaren ondorioak pairatu dituzte haien senide eta gertukoek, tartean adin txikiko seme-alaba, ilobek, edota bilobek. Ume motxiladun horien errealitateari, bizipenei, kilometro amaigabeetako bidaiei, tarte zabala eskaini die liburuan Artolak, eta lehen eskutik kontatuko ditu haren ingurukoak Sare Herritarrak antolatutako liburu aurkezpen ekitaldian.
Lekuona Fabrikak hartuko du liburuaren aurkezpena eta Artola beraz gain, axun Ertzibengoa kazetaria ariko da aurkezle lanetan. Hitzordua, hilaren 26an, 18:30ean Lekuona Fabrikako plaza horian.
Azken ostirala, hilaren 29an
Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak sustatutako azken ostiralaren berri ere eman dute; hilaren 29an izango da. Aurreko hilabetean gazteek egin zuten elkarretaratzea, eta hilabete honetan berriz, Oarsoaldeko kristau komunitatea da elkarretaratzearen deitzailea. Errenteria-Oreretako elkarte eta eragilerekin elkarlanean ari dira euskal presoen aldeko elkartea eta dinamika elkarlanean, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko neurriak bertan behera uztea eskatzeko.
Azken ostirala, Herriko Plazan egingo dute, 19:30ean.