Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalerriko emakumeen kontrako indarkerien memoria historikoa osatzen hasiko dira

Jardunaldiak antolatu dituzte hilaren 21etik 28ra. Horien barruan, Clara Rangel, estatistika ofizialak egiten direnetik indarkeria matxistak Errenterian hildako emakume bakarraren izena gehituko diote kale izendegiari.

Udal ordekariak etaBerdintasun kontseiluko hainbat kide aurrerantzean Clara Rangel izena izango duen plazan atzoko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/14

Udalerriko indarkeria matxisten memoria historikoa berreskuratzeko ariketa abiatu dute Errenteriako Udalak eta Berdintasun kontseiluak elkarlanean. Hilaren 21etik 28ra antolatutako jardunaldiak dira bide horretan egingo duten lehen urratsa. Atzo aurkeztu zituzten jardunaldi horiek Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak, eta Berdintasun Kontseiluko hainbat ordezkarik.

Hilaren 21ean hasiko dira jardunaldiak Sacar a la luz la memoria de las rapadas dokumentalaren proiekzioarekin eta aurkezpenarekin. Bertan izango da proiektuaren egile Lola Martin-Consuegra Martin-Fontecha. Proiekzio hori Oz Zinema zineklubarekin elkarlanean antolatu dute; 19:00etan izango da emanaldia Niessen Zinemetan, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko (egin klik hemen).

Jardunaldien barruko hurrengo hitzordua, berriz, hilaren 23an helduko da, larunbatarekin. Mahai-ingurua antolatu dute: Emakumea babesteko patronatua: Errepresio frankistaren irakurketa feminista goiburuarekin. Andrea Momoitio kazetari eta ikerlaria, patronatuan egondako ikerlari Consuelo Garcia del Cid Guerra, eta patronatuan izan zen Ana Bengoetxea errenteriarra ariko dira mahai inguru horretan. Niessen Kulturgunean izango da, 11:00etan hasita.

Hilaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat eginda, herri paisaian eragingo dute, hari erreferentzia esplizitua egingo dion espazio bat propio sortuta.  Izan ere, Clara Rangel izena gehituko diote Errenteria-Oreretaren kale izendegiari. Rangel da indarkeria matxistak Errenteria-Oreretan erail duen emakume bakarra estatistika ofizialak egiten hasi zirenetik. 2008an erail zuen Rangel haren bikotekideak. Ez dute edozein kale aukeratu Rangelen izena emateko; erailketa matxistak edota bestelako eraso matxistak gertatzen direnean mugimendu feministaren elkarretaratze-espazio bihurtu den Erbiti kaleko plazatxoari jarriko diote haren izena —Niessen merkatalgunerako sarreran—.

Horren bueltan deitu du Azaroaren 25eko ekitaldi nagusia Oreretako Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Clara Rangel plaza berrian.

Ez diete nolanahi emango bukaera jardunaldiei. Hilaren 28an argitalpen berezi baten aurkezpena egingo dute Lekuona Fabrikako plaza horian: Ulertzea, bizitzaren bila. Emakume gazteen bahiketa eta bortxaketa, 1979-1980. Arantxa Iraola kazetariak gidatuko du aurkezpena, eta ikerketa egin duten Argituz elkarteko kideak emango dituzte xehetasunak. Haiekin batera, Nerea Barjola politologo feminista eta ikerlaria, eta argitalpena osatzeko prozesua ikuskatu duten Berdintasun Kontseiluko kideak aritu dira.

Etorkizuneko lan ildoen abiapuntu izatea nahi dute jardunaldiak, eta hori horrela, ekintza guztien sistematizazioa egitearekin batera, parte hartzaileen iritzia eta sentsazioak jasotzeko ariketa egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek: “Hala marraztuko ditugu indarkeria matxistarik gabeko udalerria lortzeko eta memoria historikoa modu kolektiboan osatzeko bidean ditugun erronkak”.

Indarkeria matxistarik gabeko udalerri izatea helburu

Jardunaldiak, eta horiekin bilatzen duten udalerriko emakumeen kontrako indarkerien memoria historikoa berreskuratzeko ariketa, Errenteriako Udalak onartutako III. Berdintasunerako Plana 2023-2031ren barruan txertatutako egitekoetako bat da. Plan horretan datozen urteetarako emakumeen eta gizonen berdintasunerako arloko politika publikoak garatzeko esparru estrategikoak ezarri zirela ekarri zuen gogora Otaegik atzoko agerraldian, “hainbat ildo zehaztu ziren bertan; besteak beste, indarkeria matxistarik gabeko udalerria lortzea”.

Helburu hori lortzeko ibilbideetako bat udalerriko emakumeen kontrako indarkeriaren memoria historikoa jasotzea zela gaineratu zuen alkateak: “Lehen urratsa egingo dugu bide horretan jardunaldi hauen bidez”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.