Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ahalegina eta ikuskizuna izotz gainean

Txuriberriren partaide dira Oarsoaldeko zortzi kirolari gazte. Asier Pardavila lezoarraren arabera sakrifizio handia eskatzen duen kirola bada ere, lortzen den emaitza ikusgarria da.

Ikuskizunak ere egiten ditu Txuriberrik. Iazkoarena da irudia. D. Fernandez
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun
2024/11/15

Ezin da esan izotz gaineko irristaketa artistikoa kirol ezezaguna denik. Aldi berean, Euskal Herrian ez dituela jarraitzaile sutsu asko esan daiteke. Ospea duen kirola da, baina aldi berean urrun gelditzen den horietakoa, lantzean behin telebistan gustura ikusten denetakoa, nazioarteko txapelketa handiren bat denean batik bat. Bada, Oarsoaldean kirol horrek baditu ordezkariak, eta horietatik zortzi Donostiako Txuriberri Izotz Klubean daude. Gainera, Asier Pardavila lezoarra da bertako presidente. Kirolari horiek egiten duten ahaleginaz, desorduetan egiten dituzten entrenamenduez, eta horrek guztiak dakarren gozamen eta ikuskizunaz hitz egin du.

Ehari Iturri Prieto, Erai Iturri Prieto eta Kellan Iturri Prieto oiartzuarrak; Leire Garcia Ibarguren, Lur Araneta Bandres eta Chloe Diez Martin errenteriarrak; eta Elma Goikoetxea Zabaleta nahiz Maialen Pardavila Estevez lezoarrak dira Oarsoaldeko ordezkariak Txuriberrin. 8 urtetik 23 urtera artekoak dira denak. Agian, kirolari kopuru aldetik izotz gaineko irristaketa artistikoa masa kirola ez izatearen arrazoia izan daiteke hura praktikatzeko izotz pista bat behar dela, eta Gipuzkoako bakarra Donostiakoa dela: «Horrek desorduetan entrenatzea dakar. Pista beste kirolari askorekin partekatu behar dugu. Oso kirol gogorra da, sakrifizio handia eskatzen du, ordu asko. Mailarik altuena duten kirolariak 21:00etatik aurrera entrenatzen dira, adibidez. Oso gustuko izan behar duzu aurrera egiteko. Baina bereganatzen zaitu». 

Txuriberrin 54 kirolari daudela zehaztu du Pardavilak, Gipuzkoako hainbat herritakoak. Jada 30 urteko bidea du egina klubak. «Irristaketa zer den irakasteaz gain, konpetizioetan ere aritzen gara. Baina balioak dira gure oinarria: errespetua, diziplina, lana eta ahalegina dira oinarri horiek. Nola ez, gozamena eta ondo pasatzea ere bilatzen ditugu», aitortu du Pardavilak. Gainera, curling sekzioa ere badutela nabarmendu du lezoarrak, «arrakasta du modalitate horrek». Irristalari gazteenak eskolarteko lehietan izaten dira; koskorragoek hurbileko eta estatuko txapelketetan parte hartzen dute. Mailarik gorenean dituzten kirolariak Iker Oiartzabal (Espainiako selekzioarekin aritzen da nazioarteko txapelketetan) eta Nahia Olaizola dira, azken hori Espainiako txapeldun Junior Mailan.

Pardavila alabagatik hasi zen izotz gaineko irristaketa artistikoa ezagutzen. Kirolean hasi zen Maialen alaba, eta maiz gertatzen den bezala, gurasoak ondoan behar zituen entrenamenduetara eta bestelakoetara joateko. «Gauza batek bestea dakar. Pixkanaka klubean ardurak hartzen hasi nintzen, presidente izateraino. Halakoak dira talde amateurrak…», zehaztu du.

Ikuskizuna
Kirol lehietan aritzeaz gain, urtean zehar egiten duten guztia konpartitzea dute helburu Txuriberrikoek, gozatu eta jendeari gozatzeko aukera ematea. Hala, urtero, Eguberrien testuinguruan ikuskizunak lantzen dituzte, «lehien sasoian etenaldia egin, eta ikuskizun bat landu eta jendartera zabaltzen dugu. Oso ikusgarriak izaten dira». Aurten, abenduaren 28an (15:00) eta 29an (11:00), nahiz urtarrilaren 3an (21:00) egingo dute ikuskizun hori, Peter Pan eta maitagarrien erresuma izenekoa. Sarrerak 15 euroan eros daitezke Donostiako Txuri Urdin izotz jauregian, han bertan izango baitira horma gaineko hiru ikuskizun horiek.

«Oso berezia da ikuskizun hori guretzat. Koreografia oso politak, patinatzaileen karakterizazio ikusgarria, musika, artea… Ederra izaten da. Mereziko du han izatea. Joaten direnak ez dira damutuko. Lan handia dago horren atzean», adierazi du Pardavilak.

Ondoko irudietakoak, Txuriberrin diren Oarsoaldeko ordezkariak dira.

Maialen Padavila (Lezo)
Maialen Padavila (Lezo)
Lur Araneta (Errenteria-Orereta)
Lur Araneta (Errenteria-Orereta)
Leire García (Errenteria-Orereta)
Leire García (Errenteria-Orereta)
Iturri anai-arrebak (Oiartzun)
Iturri anai-arrebak (Oiartzun)
Erai Iturri (Oiartzun)
Erai Iturri (Oiartzun)
Ehari Iturri (Oiartzun)
Ehari Iturri (Oiartzun)
Chloe  Diez (Errenteria-Orereta) eta Elma Goikoetxea (Lezo)
Chloe Diez (Errenteria-Orereta) eta Elma Goikoetxea (Lezo)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.