Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hamabi zuzenketa aurkeztu dizkio EAJk aurrekontu proiektuari

Denera 879.000 euroko igoera suposatzen dute zuzenketa horiek; hitz egin eta adostasunetarako prest azaldu dira jeltzaleak.

Murua eta Oiarbide gaur eguerdian egindako agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/15

Udal aurrekontu proiektuari zuzenketak aurkeztu dizkio EAJk. Denera 879.000 euro gehiago bideratzea suposatzen du proposamenak, eta hamabi zuzenketa dira proposatu dituztenak. Elixabete Murua eta Luis Mari Oiarbidek eman dituzte xehetasunak gaur eguerdian egindako agerraldian. Murua, jeltzaleen bozeramaileak azaldu du ez duela euren alderdiak osoko zuzenketarik aurkeztu, “hala ere proiektuan gabezia batzuk antzeman ditugu, eta horiek zuzentzen saiatuko gara aurkeztu dizkiogun zuzenketekin”.

Zuzenketak, udal baliabideak lehentasunezkotzat jotzen dituzten arloetara bideratzen saiatzeko egin dituztela gaineratu du Muruak, eta garrantzitsuenak nabarmendu ditu. Hala, gizarte zerbitzuen arloan, zahartze aktiboa sustatzeko programa garatzea proposatu du EAJk, eta horretara 50.000 euroko diru zatia bideratzeko eskatu. Hirigintza arloan, EITak eta birgaitze lanak egiteko diru laguntzak herritar guztiei zabaltzea; auzoen araberako diagnostikoa egitea (50.000 euro); eta etxebizitza hutsaren azterketa egitea (25.000 euro).

Lehen sektoreko ekoizleentzako online salmenta plataforma garatzea da egin duen beste zuzenketa, eta horretara, 60.000 euro bideratu bere zuzenketa proposamenean. Mugikortasun eta segurtasun arloetan ere egin dute proposamena jeltzaleek: Puntu ilunen eguneraketa egitea eta horietan esku hartzea proposatu dute batetik, eta Pontika-Igantziko igogailua eraikitzeko elhen fasea aurreikusi beharrean, proiektu osoa egitea proposatu beharrezko diru zatia gehituta, “gobernu taldeak lehen fasea egiteko 700.000 euro aurreikusi ditu; guk hasi eta bukatzea proposatzen dugu, eta 1.100.000 bideratzea eskatu”.

Led argiteri publikora 80.000 euro, eta bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua ezartzeko 84.000 euro bideratzea ere eskatu dute.

Gazteria eta kirolarekin lotutakoak dira azken zuzenketak. Horrela, gazteak emantzipatzeko udal baliabideen etengabeko ebaluazioa egitea eta 35.000ko diru zatia bideratzea proposatu dute, eta teknologia berrien erabilera egokirako prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak egitea (15.000 euro). Azken zuzenketa, kiroldegietako makineria berriztea da eta horretara 80.000 euro bideratzea proposatu dute jeltzaleek.

Agerraldian aurkeztutako proposamena gobernu taldeari helarazi dio EAJk, “adostasunetara heldu eta hitz egiteko prestutasun osoa dugu”, esan du bukatzeko Muruak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.