Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezon gazteak dira txinparta

Lezoko Piztu Lezo taldeak hamar urte bete ditu, eta egitarau bat antolatu dute biharko. Muxikatua bertso sariketako finala egingo dute gaur, Txerrimuñon.

Piztu Lezoren Gazte Eguneko bazkaria, iazko irailean, Lezon.
Alaine Aranburu / Gipuzkoako Hitza
Lezo
2024/11/15

Gipuzkoako Hitza-n argitaratutako erreportajea

Erreko ez balu, ez litzateke su. Hamar urte bete ditu Lezoko Piztu Lezo gazte taldeak, eta lelo horrekin laburbildu du orain arte egindako bidea. Taldeak eragin handia izan du Lezon azken hamarkadan, eta herrian «erreferente» bilakatu direla esan dute Irati Aldai eta Ainhoa Salaberria taldeko kideek. «Talde sendo bat da Piztu Lezo». Hain zuzen ere, hamargarren urteurrena ospatzeko egitarau bat antolatu dute gaurko eta biharko, eta, ospakizunerako ez ezik, orain arte egindakoaz jabetzeko balioko diela adierazi dute bi kideek.

2014an taldea sortu zutenean, «oso jende gutxi» zegoen bertan, eta urte hartako santakrutz jaietako Gazte Eguna antolatzea izan zen piztu zuten aurreneko txinparta. 2014ko Gazte Egunean, 30 lagun bildu ziren, eta aurten, laurehun. Salaberriak «hunkituta» egin du hamar urteko ibilbidearen errepasoa, «eragile askoren artean» lortu baitute egindakoa, eta oparitzat dute hori. «Piztu Lezoren ekitaldietara jende asko etortzen da, eta hori da gure aldarria: jendea etortzea», esan du Salaberriak.

Gazteen begiradatik egin dute jarduera, eta hasieretan egiten zituzten ekintza guztiak «festara» mugatzen baziren ere, orain hamar urte hartutako bideak beste noranzko batzuk ere hartu ditu. Izan ere, askotariko kultur emanaldiak edota kirol erakustaldiak egin dituzte, eta Zeorri! euskarazko herri aldizkaria ere sortu zuten 2019an.

Piztu Lezoren helburuak aldatu egin dira hasieratik hona, proiektuaren dimentsioa bera ere aldatu egin baita. 2018ra arte herriko gazte asanblada zenak Piztu Lezo izena hartu zuen, «jende eta eragile gehiago batzeko» asmoz. Herrian oihartzuna lortzea zuten helburu. Jarduera guztiak gazteen festa grinera bideratuta zeuden, eta, izen berriarekin, «beste dimentsio bat» eman nahi izan zioten taldeari. Egun ekinbide ugari egiten dute. Esaterako, Txerrimuño baserri okupatuan, adibidez, pintxo-pote kulturala egiten dute hilabetero, santakrutzetako Gazte Eguna antolatzen dute urtero, bai eta herriko jaietako kontzertuen egitaraua ere. Nolanahi ere, Piztu Lezoren bidea «zailtasunez betetakoa» izan dela nabarmendu dute Aldaik eta Salaberriak. «Gaizki» egindako kontuak aipatu dltuzte, baina esan dute akatsei esker ikasi dutela nola hobetu.

Aldaik uste du asanbladaren antolatzeko moduak aldatu egin direla hamar urte hauetan, eta horren adibide gisa jarri du indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren lan taldea. «Orain protokolo indartsu bat daukagu; lehen ez zegoen. Orain festa ez da taldearen iparrorratza, beste hainbat sare daude».

Piztu Lezo sortu zutenean, gainera, gizonezkoak ziren taldeko kide gehienak, Salaberriak zehaztu duenez. Orain, emakumeak dira gehiengo. «Gaur egun asanbladaren %80 emakumeok osatzen dugu; emakumeona ahots nagusia da». Hala, Salaberriak uste du emakumeen presentziak eragina duela taldea antolatzeko moduan.

Gazte Asanbladak hasieran Gaztetxea aurrera! leloa zuen aldarri. Gaur egun, gaztetxea ez da Piztu Lezoren eskaera nagusia. Urteak dira Karlos Saldise plazan biltzen direla; neguan herriko beste eragileei eskatzen diete biltzeko edota bestelako jarduerak egiteko espazioa. Salaberriak ontzat jo du halako guneetan batzea. «Nahi gabe izan bada ere, gaztetxea ez edukitzearen aitzakiak behartu gaitu beste eragile batzuekin elkartzera eta haiekin harremanetan jartzera».

Irati Aldai eta Ainhoa Salaberria Piztu Lezo taldeko kideak, astelehenean, Lezon.

Ospakizuna, gaur eta bihar
Piztu Lezok errelebo garaia du. Orain arte taldean izan diren kideek belaunaldi berriei egingo diete txanda. Hain justu, 10. urteurren festa erabiliko dute lekukoa pasatzearen adierazle gisa. Egitarauaren barruan, taldearen hamar urteko ibilbidearen laburpena jasotzen duen dokumentala eskainiko dute bihar, bazkalaurrean, Gezala aretoan. Filmean Lezoko Gazte Asanbladan ibilitako kideak ageri dira, eta Piztu Lezon hasi berria den Aldai «gogotsu» dago ikusteko eta kide ohiek diotena aditzeko. «Esaten da Piztu Lezo sortu zutenek gauza pila bat egin dituztela, lan asko egin dutela, baina ez dakigu zehazki zer egin duten». Hain zuzen, horrexek pizten dio dokumentala ikusteko gogoa. Piztu Lezon egun dabiltzan kide gehienak orain bizpahiru urte hasi ziren taldera batzen, eta erreleboa belaunaldi berrien eskutan uztera doan Salaberriak esan du herriko gainerako eragileekin «eskutik helduta» egin dutela aurrera. «Gauza asko egin baditugu, izan da jende askoren babesa izan dugulako. Sareari esker egin ditzakegu gauzak elkarrekin».

Biharko eguna «oparoa» izango dela diote bi kideek. Dagoeneko saldu dituzte herri bazkarirako txartel guztiak. Goizean, dokumentalaren eta Piztu Lezoren abestiaren aurkezpenak egingo dituzte, Gezalan. Jarraian egingo dute bazkaria, Gezala pilotalekuan, Andoni Oilokiegi musikariaren doinuak lagun. Arratsaldean, Elektrotxufla elektrotxarangak girotuko ditu kaleak, eta, ondoren, Herenegun, Mugan, Eznaun eta Ganibet taldeen kontzertuak izango dira, Koldobike Gezala pilotalekuan. Bazkaria salbu, doakoak izango dira jarduera guztiak. Fifi eta Fefa DJek emango diote bukaera egunari.

Piztu Lezok gaurko ere badu ekintza bat antolatuta. Muxikatua bertso sariketa musikatua bigarrenez egin dute, eta gaur jokatuko dute finala, 22:00etan, Txerrimuñon. Lau bertsolari arituko dira kantuan: Maddi Ane Txoperena, Aissa Intxausti, Maider Arregi eta Maddi Aiestaran. Salaberriak egingo ditu gai emaile lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.