Apostasia egiteko urratsen berri emango du Emakume Askeak taldeak igandean
Igandean—hilak 24— informazio mahaia jarriko du Emakume Askeak taldeak Herriko Plazan Andra Maria Jasokundearen elizaren atarian.
Emakume Askeak taldeko kideek mahai informatiboa jarriko dute igandean Erennteria-Oreretan. Andra Maria Jasokundearen eliza aurrean jarriko dute informazio puntu hori, apostasia nola egin azaltzeko 11:00etan. Ondoren, Zumardira joango dira.
Apostasia egiteko zein urrats jarraitu behar diren azalduko dute. “Gure asmoa ahalik eta jende gehien elizatik alde egitea da, instituzio hori delako, historian zehar, emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusi handiena izan duen etsairik nagusia”, esan dute. Apostasia sustatuko deun taldeak emakume guztiei eta herritarrei oro har dei egin die “elizari bizkarra” eman diezaioten: “Instituzio patriarkal, misogino bortxatzaile eta hiltzaile horretatik aldentzeko garaia da”.
- Feministak gara eta eliza, erakunde atzerakoia sexista eta patriarkala da. Eliza izan da historian zehar, emakumeen zapalkuntza, bortxaketa eta hilketetan parte hartu duen etsairik handienetarikoa. Gizonezkoen instituzioa da eta emakumeok bigarren mailako pertsonak bezala ikusten gaitu.
- Ateoak gara. Ez dugu jainkoetan sinesten. Ez dugu eliza eta jainkorik nahi eskoletan, telebistan, eta publikoak diren lekuetan. Pertsonen arteko diskriminazioa eta bazterketa bultzatzen dutelako eta guk berdintasunean sinesten dugulako.
- Elizak muturreko ideologia ultrakontserbadorea du, guri axola zaizkigun gai askoren inguruan: abortua, sexualitatea, inklusioa, inmigrazioa,
- Ez gaude ados estatuak elizari ematen dizkion pribilegio juridiko eta fiskalekin. Higiezinen OHZ ordaintzetik salbuetsita dago, 4000 ondasun publiko baino gehiago bereganatu ditu inmatrikulazioei esker
- Apaizek haurrei egindako sexu-abusuengatik. Apaizen mozorroaren atzetik, pederastak daudelako eta mojen mozorroen atzean, haurtxoen lapurretak, bortxaketak eta abar.
Apostasia egitea ekintza bat besterik ez da. Emakume Askeen helburu nagusiena, elizaren instituzioa suntsitzea da. Herriari lapurtutako lurrak eta herritarren izerdiarekin eraikitako ondasunak herriari bueltatzea exijitzen diogu.