Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hibaikaren marea beltza, inoiz baino biziago egiteko

Oinarrizko kategorietako arraunlariei aitortza egin nahi die Hibaika Egunak, baita Oiartzun ibaitik jauzi egin eta herriko kaleak hartu ere, «garena herriarekin batera ospatzeko».

Hibaika Egunaren aurkezpena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/22

Oiartzun ibaitik eta egoitza duen Mataderotik jauzi egin eta Errenteria-Oreretako kaleak hartuko ditu Hibaika Arraun Elkarteak bihar. Lehenengo Hibaika Eguna antolatu du, helburu bikoitza betetzeko: harrobiari aitortza egin nahi dio, batetik; herriarekin sareak sortu eta harremanak estutu, bestetik. 

Hilabete hasieran egin zuten egun osoko jai handiaren aurkezpena, eta hitza hartu zuten arraunlari guztien eta klubaren izenean Elene Telletxea Iarzabal eta Alejandro Fariña Roma arraunlariek. Argi adierazi zuten biek «herritik eta herriarentzat» diharduela lanean eta Errenteria-Oreretaren izena «harro» zabaltzen duela Hibaikak lau haizetara, «Emakume Seniorren arraunaren gorenetik Euskotren Ligan, Gizon Seniorren KAE2 Ligan, eta elkartearen harrobia diren Kimu, Haur, Kadete eta Gazteekin batel txapelketetan». Gaur-gaurkoz, 100 arraunlari ari dira Errenteria-Oreretako arraun elkartean kategoria ezberdinetan.

«Herri izaera» horretan sakontzeko ariketa izango da Hibaikarentzat biharko eguna, baita harrobiari aitortza egiteko eguna ere: «Izan ere, sinistuta gaude arraunlari gazteenek merezi dutela elkartearen aitortza, baita herriarena ere». Argi esan zuten biek ala biek, «arraunlari horiek, harrobia, Hibaikaren etorkizuna dira». Ezinbestekoak dira arraunlariak, baina horiek bezala, zale, bazkide eta babesleak ere «beharrezkoak» dituztela jarri zuten nabarmen: «Ederra da babes hori bandera bat etxera ekarri, edota lorpen batekin herrira iristen garenean jasotzea; zer esanik ez, emaitzak hain aldeko ez direnean marea beltzaren babesa barru-barruraino heltzen zaigunean».

Biharkoa, zerrenda luze baten lehen Hibaika Eguna izango da, «gelditzeko dator-eta».

Egun osoko egitaraua

Egun osoko egitaraua ondu dute egun handirako, zabala eta askotarikoa. Hala, 10:00etan hasiko dute egitaraua Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian antolatu duten ergometro txapelketarekin; probatu nahi duen orok izango du aukera lehian aritzeko. Haurrentzako jolasak ere antolatu dituzte leku berean. Ondoren, arraun erakustaldia egingo dute Hibaikako arraunlariek Oiartzun ibaian, Lekuona pareko egurrezko zubiaren inguruan, 11:00etan hasita. Familia argazkia egingo dute 12:30ean, eta 13:30ean, berriz, harrobia aurkeztuko du Hibaikak Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian.

Bazkaria ere ez da faltako. Merkatuzarren izango da 14:30ean, eta 150 lagunetik gora elkartuko dira bertan; txartelak erosteko aukera asteartean itxi zuten antolatzaileek. Iker Rodriguez DJak girotuko du bazkalostea.

Agerraldia, «ezinbestekoa» duten babesa eskatzeko ere baliatu zuten Hibaikako bi arraunlariek, eta biharko egunarekin horretan sakonduko du Errenteria-Oreretako arraun elkarteak: «Gero eta handiagoa egin nahi dugun marea beltzaren tanta izan zaitezten eskatu nahi dizuegu herritarrei: estropadetara Hibaikaren koloreekin animatzera etorrita, babesle izanda, edota bazkidetuta». Azken horretarako, Hibaikaren salmenta puntu ofiziala den Rosmi dendara joan eta bazkidetza orria bete baino ez dela egin behar azaldu zuten Fariñak eta Telletxeak, «arraun elkartea babestearekin batera, Hibaikaren materiala erosterakoan beherapenak, eta bestelako abantailak jasoko ditu bazkideak».

Gonbidapen zabalarekin bukatu zuten, herritarrei irekiak baitira antolatutako ekintza guztiak: «Herritar guztiak animatu nahi zaituztegu gurekin bat egitera, Hibaika Eguna elkarrekin ospatzera; herri bat, traineru bat izatera. Gonbidatuta zaudete guztiak».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.