Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Motxila arintzen hasteko beharrezko kontaketa

Gurpilak' liburua aurkeztuko du hilaren 26an Eztizen Artolak. Motxiladun umeen bizipenak lehen lerroan jarri ditu bere bizipenetan oinarrituta, oso gutxitan aztertu den gai bat erdigunera ekartzeko.

'Gurpilak' liburuaren aurreko aurkezpen bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/22

Errepide matazaren irudia du azalean Eztizen Artola Iturrateren Gurpilak liburuak. Errepide eta kilometro mataza bera dute soinean sakabanaketaren ondorioak bizi izan dituzten motxiladun haurrek. Hala izan da Artola bera ere, edota oraindik ere izaten jarraitzen du, «ez daukat argi noiz uzten diogun motxiladun haurrak izateari». 2013an askatu zuten haren aita 27 urte eta erdiko espetxealdia beteta, «espetxean bis a bis batean egin duten ume horietako bat naiz, 13 urte nituela askatu zuten aita». 

Sentsazioa zuen Artolak euskal gatazka eta espetxearen inguruan hitz egiterakoan preso gizonei jartzen zitzaiela fokua; ez zuen bere burua identifikatua ikusten, eta beste modu batetik kontatzeko beharra sentitu zuen, «gure bizitza ere erdigunera ekartzeko». Horrela sortu zen Gurpilak, Artolaren lehen eleberria; hilaren 26an aurkeztuko du idazle gazteak Lekuona Fabrikaren bibliotekan, 18:30ean, Sare Herritarrak antolatuta.

Erronka handiena haurtzaroko pasarteak idaztea izan dela aitortu du: «Dibertigarriena izan da, aukera eman didalako hizkuntzarekin jolasteko, esaldiak sinpletzeko, munduari betaurreko inozenteagoekin begiratzeko, baina helduaren ahotsa etortzen zitzaidan». Zailena, aita askatu zuten eguna kontatzea izan du, «bat-bateko askatasuna jaso zuen aitak, eta nahikoa kaotikoa izan zen egun hura; pasarte horrek urduri jartzen ninduen».

Inozentzia, gogortasunaren gainetik

Espetxearen gogorrak ez du apurtzen haurraren inozentzia. Argi du idazleak, eta hori islatu nahi izan du bere eleberrian. «Oso gutxitan hitz egin dugu motxiladun umeez, eta egin dugunean, helduon ikuspuntutik izan da, begirada biktimista batetik-edo». Begirada hori beharrezkoa dela uste badu ere, «espetxeak gure bizitzak erabat baldintzatu dituelako», ezinbestekoa iruditzen zaio motxiladun haurrek ume zoriontsuak izatea lortu dutela erakustea, bizi duten egoera hain gordina izan arren: «Askotan gure amek, edo etxean izan ditugun pertsona horiek magia egin dute, gu espetxera pozik joatea lortu dutelako».

Liburuaren hartzaileak ere argi du nori zuzenduta dagoen liburua, idazketa prozesuan aurrera egin ahala jabetu zen hortaz: «Ni baino gazteagoa den jende horri guztiari begirakoa da, espetxearen gaia apalduagoa dagoen honetan iruditu zitzaidan bitarteko egokia izan zitekeela Patria eta halakoetatik urrundu, eta gure kontakizuna belaunaldi berriei helarazteko».

Liburuaren izenburuari ere egin dio erreferentzia; azken unean jarri zion, eta amak proposatu ziola kontatu du: «Amak proiektuari izena jartzea urte hauetan guztietan egin duen lan ikusezinari aitortza, baita politikoa ere, egiteko modu polita iruditu zitzaidan».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.