Gipuzkoakoan, Alaia Martinen txanda
Bertsolari oiartzuarra Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalerdietako saioan izango da igandean, Zarautzen.
Azken hatsean da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Hiru saio falta dira herrialdeko bertsolaririk onena zein den erabakitzeko. Horietatik lehena igandean (hilaren 24an) jasoko du Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiak 17:00etan hasita: lehiaketaren finalerdietatik bigarrena da, eta Alaia Martin Etxebeste oiartzuarrak parte hartuko du bertan beste bost bertsolarirekin konpartituz oholtza. Herrialdekoa erabakitzeko beste bi saioak hirugarren finalerdia (Arrasaten, abenduaren 1ean) eta finala (Donostian, abenduaren 14an) izango dira.
Martinekin batera Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola, Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabla Jauregi izango dira Zarautzen. Haien artetik puntu gehien lortzen dituenak Donostiako finalean izateko eskubidea lortuko du. Hirugarren finalaurrekoa irabaziko duenak ere han izateko aukera izanen du; azken saioko beste bost bertsolariak, finalerdietako puntuazioen arabera erabakiko dira.
2019an izan zen Gipuzkoako azken txapelketa. Orduko hartan Beñat Gaztelumendi Arandia izan zen garaile, bigarren Agin Laburu Rezola, eta hirugarren Alaia Martin Etxebeste.