Meipiko babarrun jateagatik, trafikoan aldaketak
Larunbatean (hilaren 23an) izango dute eragina trafiko aldaketek Donibaneko auzoan. Lezo Bide kalea itxi egingo dute.
Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa Elkarteak antolatutako III. Babarrun Jana bihar (hilak 23, larunbata) egingo dute Meipi auzoan bertan. Horren eraginez, Donibaneko trafikoan aldaketak izango direla jakinarazi du Pasaiako Udalak.
Hala, 11:00etatik igande goizaldeko 01:00ak arte Lezo Bide kalea itxita izanen dela jakinarazi du udalak. Beraz, Donibanera sartzeko Larrabide kalea erabili beharko dute ibilgailuen gidariek. Gainera, babarrun festa bitartean Ekialdebuseko pilotaleku ondoko geltokia ezabatuko dela adierazi du udalak, beraz, Meipiko biribilgunean jarriko dute autobus publikoaren geltokia.