Antxoren bi hamarkada, argazkietan
1970eko eta 1980ko hamarkadetako argazkiekin erakusketa zabalduko du gaur Antxotarrok Historia Mintegiak Kultur Etxean.
Antxoko 1970eko eta 1980ko hamarkadetako argazkiekin erakusketa prestatu du Antxotarrok Historia Mintegiak, Pasaiako Udalaren laguntzarekin. Irudi horiek gaurtik aurrera (hilak 23, larunbata) ikusi ahalko dira Kultur Etxean, hilaren 30era arte. Egun horietan guztietan 19:00etan zabalduko dituzte kulturguneko ateak.
Ekitaldiak, pertsonak, pertsonaiak, paisaiak, jarduerak… Askotariko argazkiak ezarri dituzte barrutiaren historia jaso eta jendartera zabaltzeko bokazioa duen taldeko kideek. Bi hamarkada oparo izan ziren, giro sozial eta politiko bizikoak, barrutiaren izaera hein handi batean markatu zutenak.