Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Apostasiaren aldeko mezua zabaldu dute

Memoria historiko feministaren jardunaldiak antolatu direla baliatu dute apostasia egiteko eskatzeko herriko emakumeei.

Atzo egin zuten informazioa zabaltzeko inizitaiba Emakume Askeak taldeko kideek, Herriko Plazan eta Zumardian. Argazkia: Emakume Askeak
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/25

Euskal Herriko emakume guztiei apostasia egiteko eskatu zien atzo Errenteria-Oreretatik Emakume Askeak talde feminista anarkista eta autonomoak. Udalerriko memoria historiko feminista berreskuratzeko jardunaldiak antolatu dituzte Azaroaren 25aren harira Errenteriako Udalak eta Berdintasun Kontseiluak, eta hori baliatuta egin dute apostasiaren aldeko informazio zabaltzea Emakume Askeak taldekoek.

Hainbat argudio eman ditu talde horrek emakumeak apostasia egitera deitzeko. Hala, eliza, erakunde atzerakoia, sexista eta patriarkala dela jarri du nabarmen, “historian zehar emakumeen zapalkuntza, bortxaketa, eta hilketetan parte hartu duen etsairik handiena da. Gizonen instituzioa da eta emakumeok bigarren mailako pertsona gisa ikusten gaitu”.

Talde horretako kideek ateotzat jo dute euren burua, eta argi esan dute, gauzak horrela, ez dutela eliza eta jainkorik nahi eskoletan, telebistan eta espazio publikoetan, “pertsonen arteko diskriminazioa eta bazterketa bultzatzen dutelako eta guk berdintasunean sinisten dugulako”. Muturreko ideologia “ultrakontserbadorea” egotzi diote, gainera, elizari, emakumeentzat “garrantzi bizikoak” diren hainbat gauetan: abortua, sexualitatea, inklusioa eta inmigrazioa, kasu. “Estatuak elizari ematen dizkion pribilegio juridiko eta fiskalekin ez gaude ados, bestalde”, esan dute, eta horren harira azaldu dute OHZ Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzetik salbuetsita dagoela, eta inmatrikulazioei esker 4000 ondasun publiko baino gehiago bereganatu dituela.

Apaizek haurrei egindako sexu abusuak aipatu dituzte azkenik apostasia egiteko arrazoi gisa, “apaizen mozorroaren atzean, pederastak daudelako eta mojen mozorroen atzean, haurtxoen lapurretak, bortxaketak eta abar”.

Apostasia egitea “ekintza bat besterik” ez dela, eta taldearen helburu nagusiena “eliza suntsitzea” dela jarri dute nabarmen; ez hori bakarrik, “herriari lapurtutako lurrak eta herritarren izerdiarekin eraikitako onasunak herriari itzultzea exijitzen dugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.