Kantuan ere bortizkeria matxistari aurre
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, pertsonak batzen dituzten kantuak abestu dituzte gaur ilunabarrean, indarkeria matxistaren kontra batasunetik ekiteko.
Indarkeria Matxistaren Egunean, ilunabarrean, kantu jira egin dute Lezon. Berezia izan da oso, horrelako egun batek duen mezuen karga eta borroka sinbolismoa albo batera utzi gabe, Sutargi abesbatzak eta Tomas Garbizu Musika Eskolako trikitilariek zapi moreak lepoan jarri, eta kantuz esan diotelako ezetz bortizkeria matxistari. Heldu, gazte eta haur. Denek egin dute bat aldarrikapen kalebueltarekin, pertsonak batzen dituzten abestiekin, batasun hori gaurkoan indarkeria matxistaren kontrakoa izan delarik.
Aurretik, ordea, beste bi jarduera izan dira herrian. Ludotekan, Kuxkueragileak jarduerari eutsi diote txikienek Iruntzen Lezoko Emakume Taldearen eskutik, hezkuntza ere, aisia ikuspegitik, indarkeria matxistari aurre egiteko tresna baita.
19:00etan, berriz, Emakume Korrikalari Morea jarduerarekin aurrera egin dute herritik, lasterka ahalduntzeko eta elkar egoteko espazioak irabazi dituztelako herriko emakumeek.
Aldi berean, Lezoko Udalak gaurko egunaren harira erakunde adierazpena plazaratu du. Hori osorik ikusteko baliatu esteka hau.
Jarraian dauden irudi eta bideoak kantu jira aldarrikatzailearen hasierakoak dira.
K