Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Lotsa lekuz aldatuko da"

Pasaiako Mugimendu Feministak deituta, mobilizazioak izan dira gaur iluntzean Antxon, Donibanen eta Trintxerpen.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/25

Indarkeria matxistari kontra egiteko eguna dela aldarrikatzeko kaleak hartu dituzte gaur Pasaiako emakumeek. Pasaiako Mugimendu Feministak, beste urte batez, lau barrutietako txoko guztietara eraman ditu gaurko aldarrikapenak. Donibanen hil kanpaiak jo eta auto karabana egin dute. Antxotarrek Bekoz Bekoren deiari erantzun diote, eta Trintxerpen ere hala izan da. Elkarretaratzea egin dute iluntzean Gernika plazan.

Trintxerpeko mobilizazioan izan da HITZA. Lehenik eta behin, Espainiako Estatuan izan diren 42 hilketa matxistak arbuiatu dituzte, eta horietatik 5 Euskal Herrian izan direla gogorarazi. “Aurten ere kaleak hartzen ari gara emakumeenganako edozein motatako indarkeria erabat gaitzesteko: indarkeria fisiloa, indarkeria psikologikoa, sexu indarkeria, indarkeria ekonomikoa, gizarte indarkeria, indarkeria bikarioa eta ondare indarkeria”

Gorroto diskurtsoen gorakadak, estigma sozialak, komunikabideek ematen duten tratuak eta sare sozialetan egiten diren emakumeekiko etengabeko irainek “sistema heteropatriarkal hori iraunarazten” dutela salatu dute, “emakumeen osasun fisikoan eta psikologikoan ondorio larriak izanik”. “Gaur berriz ere errepikatzen dugu eraso bat salatzen dugunean gure hitza zalantzan jartzen dutenak gaitz bat direla, baita lagun artean txisteak eta komentarioak mozten ez direnean, horrelakoak justifikatzen direnean edo errua gugan jartzen denean, edota gure gizarte ingurunean erasotzaileekiko jarrera etorkorrak egoten jarraitzen direnean. Emakumeok indarkeria jasaten jarraitzen dugu salaketen aurrean inolako erantzukizunik hartzen ez denean”.

Pasaia osoari “indarkeria matxistak desagerrarazteko, salatzeko eta erantzukizuna eta konpromisoa hartzeko” eskatu diote. “Jarrera horietako bat bera ez gaitzestea, onartzea da”, erantsi dute.

Komunikabideen aurrean pentsamendu kritikoa sustatzea funtsezkotzat jo du Pasaiako Mugimendu Feministak , “baita sare sozialetan ere, zabalkundearen aurrean freno gisa jokatuz; izan ere, sare sozial horiek, ezkutuan, genero- indarkeria mota desberdinak sustatzen dituzte, eta kosifikatu egiten gaituzte”.

Erakundeei indarkeria matxistaren kontrako borrokan inbertsioa eskatu diete, “genero ikuspegian, hezkuntzaren, osasunaren, gizarte arloko profesionalentzako prestakuntzaren, jarduera protokoloen eta genero indarkeriaren biktimentzako baliabide ekonomikoa handitzeko esparruan, justizian inbertitzeko, programa integralak bermatzeko, kaltea konpontzeko bitartekoak jartzeko”.

Prebentzioan eta kontzientziazioan oinarritutako programak beharrezkoak direla ere aldarrikatu dute gaur: “Berdintasunezko gizarte baterantz arraunean jarraitu behar dugu. Emakumeen bizitza babestuko duten laguntza eta zaintza sareak eraikiz eta ehunduz. Pasaiako mugimendu feministak lelo hau egi bihurtzearen alde egingo du: “Lotsa lekuz aldatuko da, gora borroka feminista!” esanez bukatu dute gaurko mobilizazioa.

Gaurko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira antolatutako egitaraua ez da gaur bukatu. Izan ere, abenduaren 4rako,  Generoa, arraza eta klasea: ikuspegi dekoloniala emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpenean izeneko saioa antolatu dute. Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 17:00etan.

Jarrain herritarrek HITZAri bidalitako argazkia, Antxokoa:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.